Bidaiarien eskubideak landuko dituzte asteazkenean Kontsumo Eskolaren azken ekintzan
Kontsumo Eraginkorreko Eskolak, E+4S Irun delakoak, ikasturteko azken ekitaldia izango du heldu den asteazkenean. Ekimenaren helburua kontsumoko edozein ekintzan eraginkortasun baloreak ezartzen ikastea da, hots, ekintza osasuntsua, segurua, iraunkorra...
Kontsumo Eraginkorreko Eskolak, E+4S Irun delakoak, ikasturteko azken ekitaldia izango du heldu den asteazkenean. Ekimenaren helburua kontsumoko edozein ekintzan eraginkortasun baloreak ezartzen ikastea da, hots, ekintza osasuntsua, segurua, iraunkorra eta solidarioa izateko. Azken jarduera Bidaiarien eskubideak izenburuko hitzaldia izango da, 18:30ean Oiasso erromatar museoan. Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzako kide batek gaia aurkeztuko du, eta ondoren eztabaida hasiko da. Jardunaldi horren helburu nagusia da kontsumitzaileek zenbait tresna baliagarri bereganatzea, mota orotako produktuak eta zerbitzuak aukeratzeko gaitasuna hobetzeko eta hobeto erabiltzen laguntzeko.
Informazio gehiago nahi dutenek Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoen (KIUB) webgunean lor dezakete.
Abenduan ekin zion Irungo Kontsumo eskolak bere jarduerari, Gazteak eta teknologia berriak goiburuko hitzaldiarekin. Ikasturtean landu diren beste gai batzuk hauek dira: Publizitatea eta kontsumoa” eta Etxeko hornidurak eta laguntza teknikoko zerbitzuak”.
