‘Epicentro’, madalenetako kartela
Iñaki Fernandez Itumendiren Epicentro kartelak irabazi du Madalen Jaietako kartel lehiaketa. Fernandez nafarra da, Arre herrikoa, eta kartel horren bidez jaiaren gunea irudikatu nahi izan du formaz betetako kartel original horretan. Azken urteetako ka...
Iñaki Fernandez Itumendiren Epicentro kartelak irabazi du Madalen Jaietako kartel lehiaketa. Fernandez nafarra da, Arre herrikoa, eta kartel horren bidez jaiaren gunea irudikatu nahi izan du formaz betetako kartel original horretan. Azken urteetako kartel tradizionalekin hautsi du Fernandezek.
Aurtengo ekitaldian 36 kartel aurkeztu dira, eta lehenengo itzulia egin ondoren, hamaseirekin geratu dira. Hortik beste zortzi lan aukeratu dituzte irabazlea aukeratu arte.
Iaz baino hiru kartel gehiago aurkeztu dira lehiaketara.
