Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Galizia izango da aurten Donibaneko Euskal Jaiko gonbidatua

Euskal kulturarekin zerikusia duten ekitaldiak bildu dituzte Bixi-Bixi Kultur Elkarteko kideek eta Euskal Jaia antolatu dute igande honetarako. Aurtengo gonbidatua Galizia izango da eta herrialde horretako kultura hobeto ezagutzeko aukera izango dute igandean Donibanera hurbiltzen direnek. Antolatzaileek aurreko urteetako arrakasta errepikatu nahi dute eta laugarren aldi honetarako ere egun osoko egitaraua prestatu dute. Eguna txistulariek estreinatuko dute dianarekin, eta gero trikitilariek eta dultzaineroek hartuko dute lekukoa. Eguerdian, 200 haur inguru Meipin elkartuko dira eta Santiago plazaraino desfilean joango dira. Lapurdiko Akelarre, Irungo Ibarla-Meaka, Lezoko Murixka, Antxoko Alkartasuna eta San Pedroko Lamiak taldeek hartuko dute parte. Bertso bazkaria plazan Goizean goizetik txekorra erretzen arituko dira plazan ondoren bazkaltzeko. Aurreko urteetan bezala, bertsolariek girotutako bazkaria izango da. Aurten, Jon Maia, Amaia Agirre, Amets Arzallus eta bertsolari gazteak arituko dira. Bazkarirako txartelak Pari Berrin eta Itziar tabernetan eros daitezke 20 euroren truke. Haurrentzeko menu berezia prestatuko dute 7 euroren truke. Egunean zehar, bestalde, Galiziako pintxoak dastatzeko aukera izango da, bazkalostean keimada eta zozketa izango dira besteak beste. Egitaraua 10:00etan. Diana txistulariekin. 11:30ean. Kalejira trikitilariekin. 11:30ean. Dantzari txikien desfilea. Akelarre, Alkartasuna, Murixka, Ibarla-Meaka eta Lamiak taldeek hartuko dute parte. 12:00etan. Joaldunak herritik zehar ibiliko dira eta beraiekin batera Galiziako gaiteroak izango dira. 13:00etan. Txalapartariak [...]

pasaiako hitza
Pasaia
2011/06/07

Euskal kulturarekin zerikusia duten ekitaldiak bildu dituzte Bixi-Bixi Kultur Elkarteko kideek eta Euskal Jaia antolatu dute igande honetarako. Aurtengo gonbidatua Galizia izango da eta herrialde horretako kultura hobeto ezagutzeko aukera izango dute igandean Donibanera hurbiltzen direnek. Antolatzaileek aurreko urteetako arrakasta errepikatu nahi dute eta laugarren aldi honetarako ere egun osoko egitaraua prestatu dute.

Eguna txistulariek estreinatuko dute dianarekin, eta gero trikitilariek eta dultzaineroek hartuko dute lekukoa. Eguerdian, 200 haur inguru Meipin elkartuko dira eta Santiago plazaraino desfilean joango dira. Lapurdiko Akelarre, Irungo Ibarla-Meaka, Lezoko Murixka, Antxoko Alkartasuna eta San Pedroko Lamiak taldeek hartuko dute parte.

Bertso bazkaria plazan
Goizean goizetik txekorra erretzen arituko dira plazan ondoren bazkaltzeko. Aurreko urteetan bezala, bertsolariek girotutako bazkaria izango da. Aurten, Jon Maia, Amaia Agirre, Amets Arzallus eta bertsolari gazteak arituko dira.
Bazkarirako txartelak Pari Berrin eta Itziar tabernetan eros daitezke 20 euroren truke. Haurrentzeko menu berezia prestatuko dute 7 euroren truke.

Egunean zehar, bestalde, Galiziako pintxoak dastatzeko aukera izango da, bazkalostean keimada eta zozketa izango dira besteak beste.

Egitaraua

10:00etan. Diana txistulariekin.
11:30
ean. Kalejira trikitilariekin.
11:30
ean. Dantzari txikien desfilea. Akelarre, Alkartasuna, Murixka, Ibarla-Meaka eta Lamiak taldeek hartuko dute parte.
12:00
etan. Joaldunak herritik zehar ibiliko dira eta beraiekin batera Galiziako gaiteroak izango dira.
13:0
0etan. Txalapartariak plazan.
13:00
etan. Ikurrinari Agurra dantzatuko diote.
13:15
ean. Dantzarien ikuskizuna.
14:30
ean. Bertso bazkaria Santiago plazan. Ondoren, bertsolariak.
17:15
ean. Dangiliske euskal txaranga eta kantu jira Santiago plazan.
18:00
etan. Sokatira desafioa: 1995eko Kontxako txapeldunak 1999ko Kontxako txapeldunen kontra.
18:30
ean. Dantzaldia Santiago plazan Patxi Perez eta konpainiarekin.
20:30ean. Zezen suzkoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.