Itsas gunea bisitatu dute
Iragan larunbatean Euskadiko Biologo Eskola Ofizialak bisita antolatu zuen Ulia-Jaizkibelgo etorkizuneko itsas erreserbara. Nazio Batuek ozeanoen eguna deklaratu zuten biharko eguna, ekainaren8a, eta ekintza egunaren arira antolatu zuten. Horrela, its...
Iragan larunbatean Euskadiko Biologo Eskola Ofizialak bisita antolatu zuen Ulia-Jaizkibelgo etorkizuneko itsas erreserbara. Nazio Batuek ozeanoen eguna deklaratu zuten biharko eguna, ekainaren8a, eta ekintza egunaren arira antolatu zuten. Horrela, itsas ingurunea babesteko adituek itsas ondoaren eta baita Ulia-Jaizkibel kostaren garrantzia azaldu zuten. Donostia eta Biarritz arteko itsas gunea Europako Red Natura 2000-an sartzea dute helburu.

