Itsaso zaporea izango da bihartik Hondarribian
Bertako arrantzaleen produktuak zabaldu eta promozionatu, eta egiten duten lana baloratzeko helburuarekin, Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak, Udala eta Arrantzale Kofradiaren laguntzarekin, Hondarribia, itsaso zaporea jardunaldiak antolatu dituzte. Horrela, arrantza ohituta tradizionalak eta hegalaburra batez ere, babestu nahi dituzte. Bihar hasi eta datorren ekainaren 24a arte, Hondarribiko hamaika jatetxek dastatze afariak egingo dituzte, itsasoko produktuekin. Antxoa, hegaluzea eta hegalaburra landuko dute bereziki, eta gainera legatza eta txipiroia ere erabiliko dute . Hamaika jatetxe Arroka Berri, Sebastian, Jaizkibel Hotela, Abarka, Alameda, Kaialde, Sugarri, Mamutzar, Laia, Enbata eta Arraunlari jatetxeek parte hartuko dute Hondarribia, itsaso zaporea jardunaldietan, eta afarietan ere, ardo dastaketa egingo dute. Hogeita hamar upeltegitako berrogehi ardo ezberdin baina gehiago izango dira, eta hamar jatorrizko deitura. Hamaika afari hauez gain, hiriko tabernek pintxo dastaketa berezia egingo dute bi astez, eta Kanariar Uhartetara joateko bidaia zozketatuko dute. Horrela, pintxoa dastatuta zozketan parte hartzeko tiketa eskuratuko dute. Pintxoak ondorengo tabernetan emango dituzte: Ardoka, Enbata, Goxodenda, Gran Sol, Ignacio, Kaiaharra, La Hermandad, Txantxangorri, Yola Berri, Batzoki eta Antxiña. Iniziatibaren helburua garbia da, eta gastronomi ikuspuntua alde batera utzita, arrantzaleen lana babestu nahi dute. Hondarribia, itsaso zaporea jardunaldien lehengo afaria bihar egingo dute Arroka Berri jatetxean eta afariak 50 euroko kostua izango du. Gaurko afarian, Getariako [...]
Bertako arrantzaleen produktuak zabaldu eta promozionatu, eta egiten duten lana baloratzeko helburuarekin, Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak, Udala eta Arrantzale Kofradiaren laguntzarekin, Hondarribia, itsaso zaporea jardunaldiak antolatu dituzte.
Horrela, arrantza ohituta tradizionalak eta hegalaburra batez ere, babestu nahi dituzte.
Bihar hasi eta datorren ekainaren 24a arte, Hondarribiko hamaika jatetxek dastatze afariak egingo dituzte, itsasoko produktuekin. Antxoa, hegaluzea eta hegalaburra landuko dute bereziki, eta gainera legatza eta txipiroia ere erabiliko dute .
Hamaika jatetxe
Arroka Berri, Sebastian, Jaizkibel Hotela, Abarka, Alameda, Kaialde, Sugarri, Mamutzar, Laia, Enbata eta Arraunlari jatetxeek parte hartuko dute Hondarribia, itsaso zaporea jardunaldietan, eta afarietan ere, ardo dastaketa egingo dute. Hogeita hamar upeltegitako berrogehi ardo ezberdin baina gehiago izango dira, eta hamar jatorrizko deitura.
Hamaika afari hauez gain, hiriko tabernek pintxo dastaketa berezia egingo dute bi astez, eta Kanariar Uhartetara joateko bidaia zozketatuko dute. Horrela, pintxoa dastatuta zozketan parte hartzeko tiketa eskuratuko dute. Pintxoak ondorengo tabernetan emango dituzte: Ardoka, Enbata, Goxodenda, Gran Sol, Ignacio, Kaiaharra, La Hermandad, Txantxangorri, Yola Berri, Batzoki eta Antxiña. Iniziatibaren helburua garbia da, eta gastronomi ikuspuntua alde batera utzita, arrantzaleen lana babestu nahi dute.
Hondarribia, itsaso zaporea jardunaldien lehengo afaria bihar egingo dute Arroka Berri jatetxean eta afariak 50 euroko kostua izango du. Gaurko afarian, Getariako Ameztoy upeltegiko txakolina eta ardo arroxa, eta Errioxako Luberri bodegako ardoa izango dute aukeran.
