Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Ekitaldiko azken plenoa egin dute

Larunbatean hasiko da legegintzaldi berria, baina gaur zaharra ixteko legegintzaldiko azken plenoa egin dute. Azken bost udalbatzarretako aktak onartu behar zituzten zinegotziek, baina batik bat maiatzaren 28ko ezohiko udalbatzarrean (lan jazarpenaren arduradunak argitzea zuen helburu) izan ziren tira-biren ondorioz, zertxobait gehiago luzatu da eztabaida. Pleno horren harira, ezker abertzaleko zinegotziek adierazi dute bilkura isilpekoa izan bazen ere, udalbatzarraren gehiengoak irekia izatea erabaki zuela, eta horrenbestez, bertan esan zena aktan biltzeko eskatu dute. Hain zuzen, arrazoi horiek bilduz enpresa batzordeak idazki bat igorri diete zinegotziei eskatuz egun horretako udalbatzarreko aktaren zirriborroa ez onartzeko. Iñaki Queralt ezker abertzaleko zinegotziak gogorarazi du udalbatzarraren eskumena dela eta ez alkatearena plenoa isilpeko bezala aitortzea. Juan Carlos Merinok erantzun dio hori “berak eginiko interpretazioa” dela. Gaineratu du bere iritziz, udalbatzar hori isilpekoa izan behar zela, eta udalbatzarrak kontrakoa esan arren, berak bere ardurapean isilpekoa izatea erabaki zuela. Ildo horretatik, Karlos Murua ezker abertzaleko zinegotziak adierazi du azken finean, akta horren zirriborroaren arduraduna idazkaria dela. Aktaren arduradun bezala idazkariak erantzun du, eta esan du ezin duela alkateak erabakitzen duenaren kontra egin: “Zaila litzateke ulertzea alkateak isilpeko biltzarra aitortu ondoren, idazkariak akta publiko bat deklaratzea hurrengo egunean”. Eztabaida horren ondoren, botoa eman dute, eta Gobernu Taldeak (PSE-EE, EAJ, [...]

errenteriako hitza
Oarsoaldea
2011/06/08

Larunbatean hasiko da legegintzaldi berria, baina gaur zaharra ixteko legegintzaldiko azken plenoa egin dute. Azken bost udalbatzarretako aktak onartu behar zituzten zinegotziek, baina batik bat maiatzaren 28ko ezohiko udalbatzarrean (lan jazarpenaren arduradunak argitzea zuen helburu) izan ziren tira-biren ondorioz, zertxobait gehiago luzatu da eztabaida.

Pleno horren harira, ezker abertzaleko zinegotziek adierazi dute bilkura isilpekoa izan bazen ere, udalbatzarraren gehiengoak irekia izatea erabaki zuela, eta horrenbestez, bertan esan zena aktan biltzeko eskatu dute. Hain zuzen, arrazoi horiek bilduz enpresa batzordeak idazki bat igorri diete zinegotziei eskatuz egun horretako udalbatzarreko aktaren zirriborroa ez onartzeko.

Iñaki Queralt ezker abertzaleko zinegotziak gogorarazi du udalbatzarraren eskumena dela eta ez alkatearena plenoa isilpeko bezala aitortzea. Juan Carlos Merinok erantzun dio hori “berak eginiko interpretazioa” dela. Gaineratu du bere iritziz, udalbatzar hori isilpekoa izan behar zela, eta udalbatzarrak kontrakoa esan arren, berak bere ardurapean isilpekoa izatea erabaki zuela.

Ildo horretatik, Karlos Murua ezker abertzaleko zinegotziak adierazi du azken finean, akta horren zirriborroaren arduraduna idazkaria dela. Aktaren arduradun bezala idazkariak erantzun du, eta esan du ezin duela alkateak erabakitzen duenaren kontra egin: “Zaila litzateke ulertzea alkateak isilpeko biltzarra aitortu ondoren, idazkariak akta publiko bat deklaratzea hurrengo egunean”.

Eztabaida horren ondoren, botoa eman dute, eta Gobernu Taldeak (PSE-EE, EAJ, H1) eta PPk akta hori onartzearen alde egin dute. Ezker abertzaleak eta EBk kontra bozkatu dute.

Apirilaren 15eko udalbatzarreko (Murias Center 4ren ekonomia eta finantza egoera aztertzeko batzorde berezi bat osatzea erabaki zuena) eta maiatzaren 20ko aktei (aurrekontuak eztabaidatu zituzten) dagokionez ere kritikak egin dituzte ezker abertzaleko zinegotziek ez zituztelako bildu lehenengo aktan, Sabecokoko langile batek egindako adierazpenak, eta bigarrenean enpresa batzordeko bati ez zitzaiolako parte hartzen utzi. Bi akta horietan ere kontra bozkatu dute ezker abertzaleak eta EBk, eta gainontzeko talde guztiek alde; horrenbestez gehiengoz aurrera atera da. Bakarrik apirilaren 29ko akta atera da bakarrik aho batez.

Horrez gain, Gobernu Batzorde eta hainbat informazio batzordeetako aktak onartu dituzte zinegotziek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.