Udalbatzak Olaldeko etxeen urbanizaziorako lur trukaketa onartu du
Legegintzaldiko azken aurreko udalbatzarra izan zen atzo. Ezohiko deialdian hamar zinegotzik parte hartu zuten (Gobernu Taldeko zazpiek eta OBko hiruk). Batetik, Altzibarko Olalde eremuan eraikiko diren babes ofizialeko etxeen eta tasatuen urbanizazio lanak egiteko beharrezkoa den lur trukaketa bat egitea onartu zuten, aho batez. Zehazki, Altzibar Auzoko ALT-3 eremuak kokatutako bi lur zati trukatzeko proposamena onartu zuten. Honela, lur trukaketa egin duten eremuan Olaldera heltzeko biribilgunea eta zubia eraiki ahal izango dituzte. Arraguan ARR-1A eremuaren eta ARR-1B sektorearen lurpeko aparkaleku publikoa egikaritzeko proiektuan, eta Ganboxa bideko 1. zenbakiak kokatutako dagoen Zubiondo etxean igogailua egiteko proiektuak sartutako obren kontratazio espedienteari uko egin zioten, bestalde. Gobernu Taldeko zinegotziek bozkatu zuten alde, eta OBkoek kontra. Cesparekin hitzartuta dagoen hiri-garbiketa eta hiri-hondakinen eta asimilagarrien bilketa eta garraio zerbitzuaren kontratua ere aldatu zuten. Guztira, 991.400 euro bideratuko ditu udalak aurten hondakinen kudeaketara (bilketa, kale garbiketa, frakzio bakoitza bere tokira eramatea…). OBk kontra bozkatu zuen, eta bilketa “garestiegia” dela esan zuen. Gobernu Taldeak OBri «maltzurkeriaz ez jokatzeko» eskatu zion: “Bilketako datuekin jokatzen duzue, eta bai, bilketa garestiagoa da, baina askoz gutxiago gastatzen da tratamenduan eta irabaziak ditu Udalak”. Era berean, gogorarazi zuten urte hasieran bilketarako egindako aurreikuspenak baino 34.000 euro merkeago izango dela bilketa. Azkenik, aho [...]
Legegintzaldiko azken aurreko udalbatzarra izan zen atzo. Ezohiko deialdian hamar zinegotzik parte hartu zuten (Gobernu Taldeko zazpiek eta OBko hiruk). Batetik, Altzibarko Olalde eremuan eraikiko diren babes ofizialeko etxeen eta tasatuen urbanizazio lanak egiteko beharrezkoa den lur trukaketa bat egitea onartu zuten, aho batez. Zehazki, Altzibar Auzoko ALT-3 eremuak kokatutako bi lur zati trukatzeko proposamena onartu zuten.
Honela, lur trukaketa egin duten eremuan Olaldera heltzeko biribilgunea eta zubia eraiki ahal izango dituzte.
Arraguan ARR-1A eremuaren eta ARR-1B sektorearen lurpeko aparkaleku publikoa egikaritzeko proiektuan, eta Ganboxa bideko 1. zenbakiak kokatutako dagoen Zubiondo etxean igogailua egiteko proiektuak sartutako obren kontratazio espedienteari uko egin zioten, bestalde. Gobernu Taldeko zinegotziek bozkatu zuten alde, eta OBkoek kontra.
Cesparekin hitzartuta dagoen hiri-garbiketa eta hiri-hondakinen eta asimilagarrien bilketa eta garraio zerbitzuaren kontratua ere aldatu zuten. Guztira, 991.400 euro bideratuko ditu udalak aurten hondakinen kudeaketara (bilketa, kale garbiketa, frakzio bakoitza bere tokira eramatea…).
OBk kontra bozkatu zuen, eta bilketa “garestiegia” dela esan zuen. Gobernu Taldeak OBri «maltzurkeriaz ez jokatzeko» eskatu zion: “Bilketako datuekin jokatzen duzue, eta bai, bilketa garestiagoa da, baina askoz gutxiago gastatzen da tratamenduan eta irabaziak ditu Udalak”. Era berean, gogorarazi zuten urte hasieran bilketarako egindako aurreikuspenak baino 34.000 euro merkeago izango dela bilketa.
Azkenik, aho batez, Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Programa onartu zuten, karrerako funtzionario diren etxez etxeko laguntzaileentzat.
Gaur, beste ezohiko udalbatzar bat egin dute zinegotziek, atzoko aktak onartzeko. Legegintzaldia bukatutzat eman dute.
