Bakoitzak bereari eutsita, Santanorentzat aginte makila
Jose Antonio Santano PSE-EEko alkategaiak aginduko du Irunen beste lau urtez. Azken orduko ezustekorik ezean, larunbateko udalbatzarreko bigarren bozketan (12:00etan hasiko da) izendatuko dute alkate, gehiengoz, lehen bozketan ordezkaritza duten alderdi bakoitzak bere hautagaia aurkeztu eta hari sustengua eman eta gero. Santanok hartu beharko luke aginte makila etziko kargu hartze ekitaldian, eta sozialisten esku geratuko litzateke hiria gobernatzeko ardura. Ikusteko dago datozen asteetan zein mugimendu ematen diren, eta Gipuzkoan hartzen diren erabakiek Irunen eraginik ote duten. PSE-EEk gobernu indartsu eta anitza nahi zuela agertu zuen maiatzaren 22a eta gero. EAJ eta PP Xabier Iridoy jeltzaleak bere hautagaitza aurkeztuko du, eta bost boto jasoko ditu, EAJren zinegotzienak. Datorren astean argituko du Iridoyk legealdian zein jarrera hartuko duten, hots, Santanorekin akordiorik sinatuko duten ala ez. Juana Bengoetxeak ere ez du azaldu PPren jarrera zein izango den, baina, momentuz behintzat, ez dirudi sozialistekin bat egingo dutenik. Popularrek Bengoetxearen hautagaitza aurkeztea eta euren bost bozkak jasotzea, hori litzateke normalena. Bildu eta Ezker Batua Santanok alderdi guztiekin eginiko elkarrizketen ondoren, Bildu eta Ezker Batua izan ziren sozialistekin gobernua ez osatzeko erabaki irmoa hartu zuten bakarrak. Bilduk bost eserleku lortu zituen maiatzaren 22an eta Ezker Batuak bakarra. Biek ala biek sozialistekin akordio puntualetara iristeko prestutasuna agertu [...]
Jose Antonio Santano PSE-EEko alkategaiak aginduko du Irunen beste lau urtez. Azken orduko ezustekorik ezean, larunbateko udalbatzarreko bigarren bozketan (12:00etan hasiko da) izendatuko dute alkate, gehiengoz, lehen bozketan ordezkaritza duten alderdi bakoitzak bere hautagaia aurkeztu eta hari sustengua eman eta gero.
Santanok hartu beharko luke aginte makila etziko kargu hartze ekitaldian, eta sozialisten esku geratuko litzateke hiria gobernatzeko ardura. Ikusteko dago datozen asteetan zein mugimendu ematen diren, eta Gipuzkoan hartzen diren erabakiek Irunen eraginik ote duten. PSE-EEk gobernu indartsu eta anitza nahi zuela agertu zuen maiatzaren 22a eta gero.
EAJ eta PP
Xabier Iridoy jeltzaleak bere hautagaitza aurkeztuko du, eta bost boto jasoko ditu, EAJren zinegotzienak. Datorren astean argituko du Iridoyk legealdian zein jarrera hartuko duten, hots, Santanorekin akordiorik sinatuko duten ala ez.
Juana Bengoetxeak ere ez du azaldu PPren jarrera zein izango den, baina, momentuz behintzat, ez dirudi sozialistekin bat egingo dutenik. Popularrek Bengoetxearen hautagaitza aurkeztea eta euren bost bozkak jasotzea, hori litzateke normalena.
Bildu eta Ezker Batua
Santanok alderdi guztiekin eginiko elkarrizketen ondoren, Bildu eta Ezker Batua izan ziren sozialistekin gobernua ez osatzeko erabaki irmoa hartu zuten bakarrak. Bilduk bost eserleku lortu zituen maiatzaren 22an eta Ezker Batuak bakarra. Biek ala biek sozialistekin akordio puntualetara iristeko prestutasuna agertu zioten jarduneko alkateari, baina haratagoko akordioetaz hitz egiteari uko eginez. Gainera, hasiera batean Santanok alderdi guztiekin bigarren erronda bat egiteko asmoa agertu bazuen ere, jeltzaleekin eta popularrekin soilik elkartu da bigarrenez.
Etzi Bilduk Oinatz Mitxelena hautes zerrendako burua aurkeztuko du Alkatetzarako, eta gauza bera egingo du Ezker Batuak, Manuel Millanekin. Mitxelenak berea eta koalizioko beste lau kideen bozkak jasoko ditu, eta Millanek bere buruari emango diona.
