Aiora Perez de San Roman: “Udaletxeko ateak irekita daude oiartzuar guztientzat”
Larunbatean, 12:00etan egin zuten Oiartzunen Alkatetza eta kargu hartze ekitaldia. Hamarnaka herritar bildu ziren udaletxeko areto nagusian talde berriari babesa emateko, tartean, legegintzaldia bukatu berri duten Gobernu Taldeko kideak. Gainontzeko alderdietako kideek era jaso zuten babesa. Hamaikabateko (H1!) Xanet Arozenak, esaterako, alboan izan zituen Pasaiako Alkatetzarako hautagai Miriam Cano, baita alderdiko beste kide batzuk ere. Ekitaldiarekin hasita, adin mahaia osatu zuten lehenengo, zinegotzi gazteenarekin eta zaharrenakin: Bilduko Eider Mitxelenarekin eta EAJko Mikel Idiazabalekin, hurrenez hurren. Gero, korporazioa osatu zuten. Egiaztagutunak (kredentzialak) irakurri, eta zinegotziak esertzen joan ziren. Bat falta zen: EAJko alkategai Aitor Santxez Urkia, ez zen udalbatzarrean egon. Baina Udalbatza osatuta geratu zen. Azkenik, alkatea aukeratu zuten. Hiru alkategai zeuden: Bilduko Aiora Perez de San Roman; EAJko Aitor Santxez Urkia eta Hamaikabateko Xanet Arozena. Isilpekoa zen zinegotzien botoa. Honela geratu zen botaketa: hamar boto Perez de San Romanentzat, eta bana Aitor Santxez Urkiarentzat eta Xanet Arozenarentzat. Hala, Aiora Perez de San Roman izango da Oiartzungo alkatea datozen lau urteetan, kargua hartu ondoren. Alkate berriaren hitzak Izendatu ondoren, lehen aldiz, alkatearen eserlekuan jarri eta hitza hartu zuen alkate berriak. Hasteko, eskerrak eman zizkien bertaratutako guztiei, baita kanpainan lan egin dutenei, eta maiatzaren 22an eurengan konfiantza jarri zuten guztiei: “Aldamenean nabaritzen [...]
Larunbatean, 12:00etan egin zuten Oiartzunen Alkatetza eta kargu hartze ekitaldia. Hamarnaka herritar bildu ziren udaletxeko areto nagusian talde berriari babesa emateko, tartean, legegintzaldia bukatu berri duten Gobernu Taldeko kideak. Gainontzeko alderdietako kideek era jaso zuten babesa. Hamaikabateko (H1!) Xanet Arozenak, esaterako, alboan izan zituen Pasaiako Alkatetzarako hautagai Miriam Cano, baita alderdiko beste kide batzuk ere.
Ekitaldiarekin hasita, adin mahaia osatu zuten lehenengo, zinegotzi gazteenarekin eta zaharrenakin: Bilduko Eider Mitxelenarekin eta EAJko Mikel Idiazabalekin, hurrenez hurren.
Gero, korporazioa osatu zuten. Egiaztagutunak (kredentzialak) irakurri, eta zinegotziak esertzen joan ziren. Bat falta zen: EAJko alkategai Aitor Santxez Urkia, ez zen udalbatzarrean egon. Baina Udalbatza osatuta geratu zen.
Azkenik, alkatea aukeratu zuten. Hiru alkategai zeuden: Bilduko Aiora Perez de San Roman; EAJko Aitor Santxez Urkia eta Hamaikabateko Xanet Arozena. Isilpekoa zen zinegotzien botoa.
Honela geratu zen botaketa: hamar boto Perez de San Romanentzat, eta bana Aitor Santxez Urkiarentzat eta Xanet Arozenarentzat.
Hala, Aiora Perez de San Roman izango da Oiartzungo alkatea datozen lau urteetan, kargua hartu ondoren.
Alkate berriaren hitzak
Izendatu ondoren, lehen aldiz, alkatearen eserlekuan jarri eta hitza hartu zuen alkate berriak.
Hasteko, eskerrak eman zizkien bertaratutako guztiei, baita kanpainan lan egin dutenei, eta maiatzaren 22an eurengan konfiantza jarri zuten guztiei: “Aldamenean nabaritzen ditugu”.
Hutsik ez egiten ahaleginduko direla esan zuen: “Eginahalak egingo ditugu gutaz harro egoteko eta gainontzeko oiartzuarren konfiantza irabazteko. Politika ezkertiar eta abertzalearen aldeko apustua egin dugu, eta herritarrek ere bai. Dagokigun arduraz jokatuko dugu, eta bide horri eusteko konpromisoa hartzen dugu”.
Erronka berria dela nabarmendu zuen, baina indarrez daudela: “Lanerako ordua da. Gogoarekin gaude, eta ilusioz. Horrekin batera, oiartzuar guztiei deia egiten diegu proiektu berri honetan gurekin parte hartzeko. Horretarako, udaletxeko ateak irekita egongo dira oiartzuar guztientzat”.
Babesa
Aretoan zeudenei hitza eman zien alkateak ondoren. Arantza Arrese dagoeneko zinegotzi ohiak hartu zuen, hunkituta: “Animo handiak eman nahi dizkizuet, ez zaretelako inoiz bakarrik egongo. Atzean duzuen taldea: teknikariak, laguntzaileak, herria bera… nik familia bezala sentitu ditut. Horregatik eskerrak denei, izan ere, lau urte hauetan asko eta oso ona atera dut. Zuei esan, ez zaretela bakarrik, ondoan izango gaituzue denok Zorionak eta animo!”. Txaloekin bukatu zen ekitaldia.