Benetako errealitatea
29 urteko emakumezko bat 35 urteko birikekin. Emaitza hori atera zaio pertsona bati gaur Errenteria-Oreretako Biteri eta Kapitain-Enea kaleen artean jarrita dagoen AECC Espainiako Minbiziaren Kontrako Elkartearen postuan. Izen-abizenak eman, erretzailea den ala ez galdetu, zenbat erretzen duen jakin, bi gailuri putz egin, eta momentu batean biriken gaineko informazio zehatza jakin daiteke. Erretzailea izanez gero, gainera, erretzen utzi ahal izateko hitzordua eskaintzen dute. Izan ere, halako datu bat jakitea erretzen uzteko beste arrazoi bat izan daiteke. Goizeko hamarretan ireki dute postua, eta 10:30etarako sei pertsonei egin dizkiete frogak. Begiluzeak ere inguratu dira zertan dabiltzan galdetura. Batzuk, jakinminez, euren biriken osasuna jakitearen alde egin dute, beste batzuk, berriz, denbora falta argudiatuta, alde egin dute Azoka eguna, jendea erakartzeko Herriko osasun etxeetako eta zehazki, tabakoa erretzeko ohitura kentzeko lan taldea ibili da postua prestatzen, eta azoka eguna zela aprobetxatu dute jendea erakartzeko. Euren datuak bilduta erretzaileei informazio erreal bat ematea da helburua mendekotasuna uzteko. Mezu argi bat igorri diete, erretzen utz daitekeela: “Erretzen utziz gero, segituan hasten dira nabaritzen ondorioak; egun batean bihotzeko bat izateko aukerak murrizten dira, eta 12-15 urtera erretzaile ez denaren maila berera iristen da”. Haatik, erretzen segituz gero, osasunean eragin oso txarrak ditu, bizitza itxaropena sei edo hamar [...]
29 urteko emakumezko bat 35 urteko birikekin. Emaitza hori atera zaio pertsona bati gaur Errenteria-Oreretako Biteri eta Kapitain-Enea kaleen artean jarrita dagoen AECC Espainiako Minbiziaren Kontrako Elkartearen postuan. Izen-abizenak eman, erretzailea den ala ez galdetu, zenbat erretzen duen jakin, bi gailuri putz egin, eta momentu batean biriken gaineko informazio zehatza jakin daiteke. Erretzailea izanez gero, gainera, erretzen utzi ahal izateko hitzordua eskaintzen dute. Izan ere, halako datu bat jakitea erretzen uzteko beste arrazoi bat izan daiteke.
Goizeko hamarretan ireki dute postua, eta 10:30etarako sei pertsonei egin dizkiete frogak. Begiluzeak ere inguratu dira zertan dabiltzan galdetura. Batzuk, jakinminez, euren biriken osasuna jakitearen alde egin dute, beste batzuk, berriz, denbora falta argudiatuta, alde egin dute
Azoka eguna, jendea erakartzeko
Herriko osasun etxeetako eta zehazki, tabakoa erretzeko ohitura kentzeko lan taldea ibili da postua prestatzen, eta azoka eguna zela aprobetxatu dute jendea erakartzeko. Euren datuak bilduta erretzaileei informazio erreal bat ematea da helburua mendekotasuna uzteko.
Mezu argi bat igorri diete, erretzen utz daitekeela: “Erretzen utziz gero, segituan hasten dira nabaritzen ondorioak; egun batean bihotzeko bat izateko aukerak murrizten dira, eta 12-15 urtera erretzaile ez denaren maila berera iristen da”. Haatik, erretzen segituz gero, osasunean eragin oso txarrak ditu, bizitza itxaropena sei edo hamar urtetan murrizten baitu.
Erretzen uzteko laguntza badaukatela gogorarazi diete herritarrei, eta osasun etxeetara jo dezaketela. Oraindik banakako laguntza ematen dute, baina laster taldeka egiteko asmoa dutela aurreratu dute.