Erdi Aroko giroa Hondarribian
Erdi Aroko giro ezin hobea izan da asteburuan Hondarribian. Gune historikoa apainduta esnatu zen larunbat goizean, garaiko musika entzuten hasi zen… eta eguraldi onak, jende asko eta asko bertaratzera animatu zuen. Arma plaza eta Gipuzkoa plaza a...
Erdi Aroko giro ezin hobea izan da asteburuan Hondarribian. Gune historikoa apainduta esnatu zen larunbat goizean, garaiko musika entzuten hasi zen… eta eguraldi onak, jende asko eta asko bertaratzera animatu zuen. Arma plaza eta Gipuzkoa plaza artean jarri zituzten 80 postu baina gehiagoren artean, pastak, likoreak, apangarriak… erosteko aukera izan zen, eta Obispo plaza aldiz, txikientzako gunea izan zen, bertan, tailerrak eta egurrezko jokuak jarri zituzten.