Errenteria Garatuzen kudeaketan gardentasuna eskatu dute
Errenteria Garatuz elkartean egun konpondu gabe jarraitzen duen egoera berezia eman zela salatu dute Jose Manuel Ferradas Ezker Batuko zinegotziak eta Karlos Murua ezker abertzaleko zinegotzi ohiak. Izan ere, “elkarteko kontseilariek sinatutako 2...
Errenteria Garatuz elkartean egun konpondu gabe jarraitzen duen egoera berezia eman zela salatu dute Jose Manuel Ferradas Ezker Batuko zinegotziak eta Karlos Murua ezker abertzaleko zinegotzi ohiak. Izan ere, “elkarteko kontseilariek sinatutako 2009. urteko kontuak eta Merkataritza Erregistroan daudenak ezberdinak dira”, azaldu dute elkarteko kontseilariek.
2009. urteko txostena oraindik zabalik jarraitzen badu ere orain aste pare bat 2010.eko kontuak onartu zituztela jakinarazi dute, eta beste behin ere «Administrazio Kontseiluan azaldutako kontuak eta akziodunen batzar orokorrean aurkeztutakoak ezberdinak dira», gaineratu dute.
Ferradas eta Muruak larritzat jo dute “agirien artean dauden ezberdintasun hauen gaineko azalpenik” jaso ez izana, “ez Errenteria Garatuz Elkarteko presidente Juan Carlos Merinoren aldetik ezta bertako kudeatzailearen aldetik ere».
Hala, “halako gertaerek elkartea kudeatzen ari diren moduaren gaineko mesfidantza handitu baino ez dutela egiten”, zehaztu dute Muruak eta Ferradasek.
Halaber, erabaki organoak alderdi interesen arabera erabiltzen direla ere salatu dute Errenteria Garatuz elkarteko kontseilariek, eta horrenbestez, “aipatu elkartearen kudeaketan, presazko aldaketa ezinbestekotzat» jo dute, azken hori “gardentasun osoz egin dadin”.