Euskara nonahi
Eskolatik Kalera jaiak hartu zuen Zumardia hamargarrenez joan den larunbatean. Euskara Zerbitzuak eta Lau Haizetara elkarteak antolatuta, goizez herriko ikastetxe guztietako 130 haur aritu ziren kate jolasean eta halaber, egurrezko jokuekin gozatzeko a...
Eskolatik Kalera jaiak hartu zuen Zumardia hamargarrenez joan den larunbatean. Euskara Zerbitzuak eta Lau Haizetara elkarteak antolatuta, goizez herriko ikastetxe guztietako 130 haur aritu ziren kate jolasean eta halaber, egurrezko jokuekin gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Arratsaldean berriz puzgarriak izan ziren protagonista eta haur ugari bildu zen bertara. Karaokearei esker, asko izan ziren abestera animatu ziren haur eta gazteak.