Gipuzkoako Sega Txapelketa Juan Joxe Lizasok irabazi du
Atzo, saio bakarrean, Gipuzkoako Sega Txapelketa jokatu zuten Oiartzungo Pikoketako belardian, eguerdian. Juan Joxe Lizaso asteasuarra izan zen garaile. Bost segalari aritu ziren lehian: Mikel Alkorta (Donostia, Asteasun bizi da, 40 urte); Arkaitz Arte...
Atzo, saio bakarrean, Gipuzkoako Sega Txapelketa jokatu zuten Oiartzungo Pikoketako belardian, eguerdian. Juan Joxe Lizaso asteasuarra izan zen garaile.
Bost segalari aritu ziren lehian: Mikel Alkorta (Donostia, Asteasun bizi da, 40 urte); Arkaitz Arteaga (Baliarrain, 26 urte); Jokin Etxeberria (Amasa, 22 urte); Juan Joxe Lizaso (Asteasu, 50 urte) eta Iban Pardo (Zestoa, 30 urte).
Lizasok bost sail ebaki zituen eta seigarrenean zortzi maila. Asteasuarrak ebaki zituen azkarren sail guztiak, eta arazorik gabe eutsi zion erritmoari azkenera arte.
2009ko txapelketa irabazi zuen lehen aldiz, Oiartzunen bertan. Atzokoa Gipuzkoako hirugarren txapelketa zuen; Andoni Rezabal aritu zitzaion segak zorrozten eta Iñaki Lizaso aholkuak ematen.
Sailkapen osoa, behean:
- Juan Joxe Lizaso. 3.459 kilo.
- Mikel Alkorta. 3.212,5 kilo.
- Jokin Etxeberria. 3.154,5 kilo.
- Arkaitz Arteaga. 2.956 kilo.
- Iban Pardo. 2.111,5 kilo.
Euskadiko Txapelketa uztailaren 2an jokatuko dute, Aizarnan, 18:00etan.