Muxiko Egun jendetsua
Igandean lagun ugari bildu zen Herriko Enparantzara Beti Prest taldeak antolatutako III. Muxiko Egunean parte hartzeko. Arrabots taldekoek aritu ziren musikarekin, eta ondoren Errenteriako dultzaineroek hartu zuten lekukoa, Larrain dantzarekin amaitzek...
Igandean lagun ugari bildu zen Herriko Enparantzara Beti Prest taldeak antolatutako III. Muxiko Egunean parte hartzeko. Arrabots taldekoek aritu ziren musikarekin, eta ondoren Errenteriako dultzaineroek hartu zuten lekukoa, Larrain dantzarekin amaitzeko. Sagardoa eta pintxoak ere ez ziren falta izan mutxikoen hitzorduan. Igandeko saioa ikasturteko azkena izan da, eta Beti Prest taldetik azaldu dutenez, iraileko bigarren igandean hasiko dute ikasturte berria.