Aitor ‘Txiki’ IV. Futbito Txapelketan izena eman daiteke
Xanistebanetako IV. Aitor Txiki Futbola Txapelketan izena eman daiteke hilaren 26ra arte (datorren igandera arte, alegia). Talde bakoitza, gehienez, 12 pertsonek osatu dezakete. Izena ematerakoan, 150 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzaileek. 50...
Xanistebanetako IV. Aitor Txiki Futbola Txapelketan izena eman daiteke hilaren 26ra arte (datorren igandera arte, alegia).
Talde bakoitza, gehienez, 12 pertsonek osatu dezakete. Izena ematerakoan, 150 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzaileek. 50 euro izena ematean, eta 100 euro lehenengo partida jokatzean. 50 euro horiek fidantza moduan hartzen dituzte antolatzaileek. Ligaxkako partida guztiak jokatzen dituzten taldeei, ligaxka bukatuta, diru hori itzuli egingo diete.
Finala, berriz, herriko jaietan izango da. Antolatzaileek zehaztu dutenez, bestalde, San Fermin Jaietako asteburuan ez da partidarik izango.
Izena honako tabernetan eman daiteke: Amazkarren, Mirenen, Sorginzulon eta Makutxon.
Informazio gehiago nahi dutenek hona idatzi behar dute: xanistebanfutbito[abildua]gmail.com.
Sariak
Lehenengo lau postuetan bukatzen duten taldeek eskuratu dute saria. Lehenengoek, garaikurra jasoko dute, eta afaria Tolare jatetxean. Bigarrenek, garaikurra eta afaria Albistur jatetxean. Hirugarrenek eta laugarrenek, azkenik, garaikurra eta Elorsoro Talasoterapia saioa.
