Lopez eta Errandonearen harreran deliturik izan zen ikertzen ari dira
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du. Estanis Lopez eta Ander Errandonea Ordoxelai maiatzaren 10ean herrira iritsi zirenean, herritarrek harrera egin zieten, eta deliturik badagoen aztertzen ari da, ongi etorria ote zen, alegia. Herrizaingo Saileko arduradu...
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du. Estanis Lopez eta Ander Errandonea Ordoxelai maiatzaren 10ean herrira iritsi zirenean, herritarrek harrera egin zieten, eta deliturik badagoen aztertzen ari da, ongi etorria ote zen, alegia.
Herrizaingo Saileko arduradun Rodolfo Aresek azaldu du, Herrizaingo Sailak ez zeukala inolako jakinarazpen ofizialik gertatuko zenaz: “Ez genekien Oiartzunen ongi etorririk egingo zietenik». Hala ere, Ertzaintza Oiartzuna gerturatu zen, «eta plazan ohartu ziren agenteak hainbat eta hainbat pertsona biltzen hasi zirela”.
Aresen arabera, plazan zeuden ertzainek hainbat pertsona ikusi zituzten ikurrinekin eta “presoak agurtzen hasi ziren muxuekin, besarkadekin eta bostekoekin”.
Gertatutako guztia bideoz grabatu zuen Ertzaintzak, Herrizaingo Saileko buruak jakinarazi duenez. Bideoa eskuan, gertatutakoa ikertzen ari dira.
Ikerketa bukatu ondoren, “dagokion organo judizialak” jasoko du ondorioen txostena, Aresek jakinarazi duenez.