“‘San Joan’ galeoiarekin Euskal Herriko ontzi ikurra eraikitzeko aukera dugu”
Donostia 2016ko Kultur Hiriburu izateak “poz handia” eragin du Albaolan, izendapen horrek San Joan baleontzia eraikitzeko aukera ematen baitu. “Beti aldarrikatu izan dugu Euskal Herrian ontzi ikur bat egon behar duela. Nazio garatu guztiek dute ontzi enblematiko bat enbaxadore lana egiten duena. Aitzakia historiko horrekin, San Joanek lan hori bete dezakeela uste dut”, adierazi du Xabier Agote Albaola Itsas Kultur Erakundeko buruak. Orain egin beharreko pausoak zehaztu behar dituzte: “Guk txostena osatzen lagundu genien, baina ez genekien kultur hiriburu izango zenik, beraz, orain zehaztu behar dugu noiz hasi behar garen eta antzeko zehaztasun guzti-guztiak”. Atlantikoan barrena San Joan galeoia bukatutakoan, hiriburutzaren urtean, 2016an, hiru bidaia egingo dituzte Atlantikoko itsasoan zehar. Aurretik, 2006an Apaizac Obeto espedizioa egin zutenean, Labradorreko Red Bay-en (Kanada) bukatu zuten, galeoia hondoratuta dagoen tokian, hain zuzen. “Han egon ginenean bertakoei esan genien itzultzen ginen hurrengo aldian San Joan baleontziarekin bueltatuko ginela. Eta nik uste hori posible izango dela”, esan du Albaolako kideak. XVI. mendean eraikia San Joan ontzia XVI. mendean eraiki zuten Pasaian, eta 1565. urtean Ternuan hondoratu zen. Baleontzi hori munduko itsas ondarearen ikur ofiziala da, Unescok hautatu zuen bere balioagatik eta itsas ondarean duen garrantziagatik. Orain “aspaldiko ametsa” beteko aukera dute eta hori San Pedroko [...]
Donostia 2016ko Kultur Hiriburu izateak “poz handia” eragin du Albaolan, izendapen horrek San Joan baleontzia eraikitzeko aukera ematen baitu. “Beti aldarrikatu izan dugu Euskal Herrian ontzi ikur bat egon behar duela. Nazio garatu guztiek dute ontzi enblematiko bat enbaxadore lana egiten duena. Aitzakia historiko horrekin, San Joanek lan hori bete dezakeela uste dut”, adierazi du Xabier Agote Albaola Itsas Kultur Erakundeko buruak.
Orain egin beharreko pausoak zehaztu behar dituzte: “Guk txostena osatzen lagundu genien, baina ez genekien kultur hiriburu izango zenik, beraz, orain zehaztu behar dugu noiz hasi behar garen eta antzeko zehaztasun guzti-guztiak”.
Atlantikoan barrena
San Joan galeoia bukatutakoan, hiriburutzaren urtean, 2016an, hiru bidaia egingo dituzte Atlantikoko itsasoan zehar.
Aurretik, 2006an Apaizac Obeto espedizioa egin zutenean, Labradorreko Red Bay-en (Kanada) bukatu zuten, galeoia hondoratuta dagoen tokian, hain zuzen. “Han egon ginenean bertakoei esan genien itzultzen ginen hurrengo aldian San Joan baleontziarekin bueltatuko ginela. Eta nik uste hori posible izango dela”, esan du Albaolako kideak.
XVI. mendean eraikia
San Joan ontzia XVI. mendean eraiki zuten Pasaian, eta 1565. urtean Ternuan hondoratu zen. Baleontzi hori munduko itsas ondarearen ikur ofiziala da, Unescok hautatu zuen bere balioagatik eta itsas ondarean duen garrantziagatik.
Orain “aspaldiko ametsa” beteko aukera dute eta hori San Pedroko Ondartxon egingo dute.