Batzordeak osatu, buruak aukeratu eta partaidetza anitzeko organoetako ordezkariak aukeratu dituzte
2011-2015 legegintzaldiko lehenengo udalbatzarra egin zuten atzo. Lehenik eta behin, kargu-hartze ekitaldian egoterik izan ezin zuen EAJko Aitor Santxez Urkia zinegotziak bere akreditazioa hartu zuen. Ondoren, datozen lau urtetarako udal organoak nola osatuko diren eta udalbatzarraren funtzionamendua onartu zituzten. Ohiko udalbatzarrak hilabeteko azken asteazkenean izango dira, 19:00etan, udaletxean. Era berean, Pello Aramendi, Irati Etxebeste, Mailu Iragorri eta Oihan Tello izendatu zituzten lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren alkateorde, hurrenez hurren. Aiora Perez de San Roman alkatearekin batera, Gobernu Batzordea osatuko dute Bilduko zinegotzi horiek. Udal batzordeen osaera, ordutegia eta batzordeburuak ere onartu zituzten udalbatzarrean. Oiartzungo Udalak parte hartzen duen erakunde anitzeko erakundeetako Udal ordezkariak ere izendatu zituzten. Orain arte Oiartzungo Udalean ez zegoen batzorde bat sortuko da legegintzaldi honetan: Parte-hartze Batzordea. Batzorde informatiboak Bozeramaileen batzordea: Aiora Perez de San Roman, Aitor Santxez eta Xanet Arozena. Euskara batzordea: Irati Etxebeste (burua), Miren Irigoien, Asier Legorburu, Aitor Santxez eta Xanet Arozena. Gaztedia, Kirola eta Hezkuntza ez arautua batzordea: Oihan Tello (burua), Eider Mitxelena, Miren Irigoien, Aitor Santxez eta Xanet Arozena. Gizarte-ongizate batzordea: Pello Aramendi (burua), Manoli Larraiotz, Irati Etxebeste, Mikel Idiazabal eta Xanet Arozena. Hirigintza batzordea: Eider Mitxelena (burua), Asier Legorburu, Zigor Goikoetxea, Aitor Santxez eta Xanet Arozena. Ingurumena eta Mendiak batzordea: Zigor [...]
2011-2015 legegintzaldiko lehenengo udalbatzarra egin zuten atzo. Lehenik eta behin, kargu-hartze ekitaldian egoterik izan ezin zuen EAJko Aitor Santxez Urkia zinegotziak bere akreditazioa hartu zuen.
Ondoren, datozen lau urtetarako udal organoak nola osatuko diren eta udalbatzarraren funtzionamendua onartu zituzten. Ohiko udalbatzarrak hilabeteko azken asteazkenean izango dira, 19:00etan, udaletxean.
Era berean, Pello Aramendi, Irati Etxebeste, Mailu Iragorri eta Oihan Tello izendatu zituzten lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren alkateorde, hurrenez hurren. Aiora Perez de San Roman alkatearekin batera, Gobernu Batzordea osatuko dute Bilduko zinegotzi horiek.
Udal batzordeen osaera, ordutegia eta batzordeburuak ere onartu zituzten udalbatzarrean. Oiartzungo Udalak parte hartzen duen erakunde anitzeko erakundeetako Udal ordezkariak ere izendatu zituzten. Orain arte Oiartzungo Udalean ez zegoen batzorde bat sortuko da legegintzaldi honetan: Parte-hartze Batzordea.
Batzorde informatiboak
- Bozeramaileen batzordea: Aiora Perez de San Roman, Aitor Santxez eta Xanet Arozena.
- Euskara batzordea: Irati Etxebeste (burua), Miren Irigoien, Asier Legorburu, Aitor Santxez eta Xanet Arozena.
- Gaztedia, Kirola eta Hezkuntza ez arautua batzordea: Oihan Tello (burua), Eider Mitxelena, Miren Irigoien, Aitor Santxez eta Xanet Arozena.
- Gizarte-ongizate batzordea: Pello Aramendi (burua), Manoli Larraiotz, Irati Etxebeste, Mikel Idiazabal eta Xanet Arozena.
- Hirigintza batzordea: Eider Mitxelena (burua), Asier Legorburu, Zigor Goikoetxea, Aitor Santxez eta Xanet Arozena.
- Ingurumena eta Mendiak batzordea: Zigor Goikoetxea (burua), Mailu Iragorri, Oihan Tello, Mikel Idiazabal eta Xanet Arozena.
- Kontratazio mahaia: Aiora Perez de San Roman, Mailu Iragorri, Manoli Larraiotz, Mikel Idiazabal eta Xanet Arozena.
- Kultura batzordea: Asier Legorburu (burua), Miren Irigoien, Irati Etxebeste, Aitor Santxez eta Xanet Arozena.
- Langile batzordea: Manoli Larraiotz (burua), Aiora Perez de San Roman, Pello Aramendi, Mikel Idiazabal eta Xanet Arozena.
- Obra eta zerbitzuak batzordea: Mailu Iragorri (burua), Aiora Perez de San Roman, Manoli Larraiotz, Mikel Idiazabal eta Xanet Arozena
- Ogasun eta gai berezietako batzordea: Aiora Perez de San Roman (burua), Pello Aramendi, Oihan Tello, Mikel Idiazabal eta Xanet Arozena
- Parte hartze batzordea: Aiora Perez de San Roman, Asier Legorburu, Zigor Goikoetxea, Aitor Santxez eta Xanet Arozena.
- Planeamendua eta Etxebizitza batzordea: Aiora Perez de San Roman (burua), Manoli Larraiotz, Mailu Iragorri, Aitor Santxez eta Xanet Arozena.
Partaidetza anitzeko erakundeen organoetako ordezkariak
- Oarsoaldea SA: Aiora Perez de San Roman.
- Lanbarren Parke Logistikoa SA: Aiora Perez de San Roman.
- Jaizkibia SA: Aiora Perez de San Roman.
- Añarbe Mankomunitatea: Aiora Perez de San Roman.
- San Markos: Aiora Perez de San Roman eta Oihan Tello.
- UEMA: Irati Etxebeste, Miren Irigoien, Asier Legorburu eta Eider Mitxelena.
- Aiako Harria Parke Naturala: Zigor Goikoetxea eta Mailu Iragorri.
- Ikastola Partzuergoa: Aiora Perez de San Roman eta Pello Aramendi.
- Zahar saridunen bilera:Pello Aramendi eta Manoli Larraiotz.
- Parketxe Sarea: Zigor Goikoetxea.