Goizeko ibilbidea bukatu du Alarde Parekideak
Egun handia iritsi da. Iragan egunetako urduritasunak alde batera utzi, eta San Martzial egunaz disfrutatzen dabiltza Irunen goizeko ordu txikitatik. Goizeko 10:10 ziren Alarde Parekideko arrankadari hasiera eman diotenean, eta behin martxa har...
Egun handia iritsi da. Iragan egunetako urduritasunak alde batera utzi, eta San Martzial egunaz disfrutatzen dabiltza Irunen goizeko ordu txikitatik. Goizeko 10:10 ziren Alarde Parekideko arrankadari hasiera eman diotenean, eta behin martxa hartuta, egun osoz ibiliko dira danbor eta txibilitoak herriko kaleak girotzen.
Goizeko giroa polita izan da, Urdanibia, San Juan eta Junkal eliza inguruetan, nahiz eta, San Juan plazan ikusteko leku eskasia izan den. Generala txalo artean igo da San Juan plazara, eta behin herriko bandera jasota, hiru deskargak egin dituzte. Jende mordoa pilatu da Alarde Parekideko hamar konpainiak ikusteko, eta txalo artean animatu dituzte desfileko parte-hartzaileak.
Arratsaldean, 17:30ean hasiko da Alarde Parekidea Ama Xantalen kalean.