San Martzialera bidean da Alarde Tradizionala
Goizeko zortzirak hogei gutxi ziren San Martzial eguneko Alarde Tradizionalak arrankada egin duenean, ordurarteko isiltasuna apurtuz. Une hortatik aurrera txilibitoen eta danborren hotsa nagusi izango da Irunen gaua iritsi arte. Ahaztuta daude ...
Goizeko zortzirak hogei gutxi ziren San Martzial eguneko Alarde Tradizionalak arrankada egin duenean, ordurarteko isiltasuna apurtuz. Une hortatik aurrera txilibitoen eta danborren hotsa nagusi izango da Irunen gaua iritsi arte. Ahaztuta daude dagoeneko azken asteetako nerbioak; jaietako egun handiarekin gozatzeko momentua da.
Goizeko alardea oso giro onean burutzen ari da, nahiz eta San Juan plazakoa ez den nahi bezain bikain atera, batez ere leku faltagatik. Satur Ibargoien jenerala ez da batere gustura geratu bigarren deskargarekin eta errepikatzeko agindu du. San Juan plazako irteera ere oso trabatuta izan da. Baina behin plazatik aterata alardea normaltaunez ospatu da. Desfilearen ibilbidean milaka lagun bildu dira goizeko ordu txikietatik, norberak bere lekua hartuta. Kale Nagusiko bazterrak leporaino beteta egon dira, eta txalo artean hartu dute konpainien jeitsiera. Hortik konpainiek San Martzial ermitaruntz jarraitu dute desfilea.
Arratsaldean 18:30ean abiatuko da Alarde Tradizionala.