Elkarbizitza sustatzeko gimnasioa, Gurutze Gorriarekin
Bihar elkarbizitza sustatzeko gimnasioan parte hartzeko aukera izango dute beste behin errenteriarrek. Gurutze Gorriaren ekimena Beraunen egingo dute (Pablo Sorozabal plazan), 11:00etatik 14:00etara martxan egongo diren bi karpatan. Hara hurbiltzen dir...
Bihar elkarbizitza sustatzeko gimnasioan parte hartzeko aukera izango dute beste behin errenteriarrek. Gurutze Gorriaren ekimena Beraunen egingo dute (Pablo Sorozabal plazan), 11:00etatik 14:00etara martxan egongo diren bi karpatan. Hara hurbiltzen direnek elkarbizitzarako eta norberaren garapenerako oinarrizkoak diren hamar trebetasunak entrenatzen ibiliko dira: autoezagutza, enpatia, adierazpena, pertsonen arteko harremanak, erabakiak hartzea, arazo eta gatazkei irtenbideak ematea, sormena, pentsamendu kritikoa, emozio eta sentimenduen erabilera, eta tentsio eta estresaren erabilera. Bukaeran, koaderno bat emango zaie parte hartu duten guztiei goizean zehar egin dituzten ariketekin.
Gurutze Gorriaren programa Osasunareko Mundu Erakundeak sustatutako ekimen batean oinarritzen da. Antolatzaileen arabera, oinarrizkoa da pertsonentzat gizartean garapen osasuntsu bat izateko. Hala, hiru ardatzak lantzen dituzte programa horren bidez, ongizate fisikoa, psikikoa eta gizarte ongizatea. Ekimen hori Gurutze Gorriaren Gizarte osasuna eta Atari Solidarioa proiektuaren barnean dago.
Gurutze Gorritik nabarmendu dute garrantzitsua dela esperientziak nahiz ezagutzak partekatzea eta baita gazteei elkartasun ekintzen balioa igortzea ere.