Stair Wars skate ikuskizuna izango da gaur eta bihar
Bihar, larunbata, Hondartza kiroldegian Stair Wars izeneko ikuskizuna egindo dute 15:00etik 20:00etara. Jart Skateboards-ek antolatutako nazioarteko ekitaldian skate modalitatean aritzen diren skaterrak ezagutzeko aukera izango da, eta orain arte inoiz...
Bihar, larunbata, Hondartza kiroldegian Stair Wars izeneko ikuskizuna egindo dute 15:00etik 20:00etara. Jart Skateboards-ek antolatutako nazioarteko ekitaldian skate modalitatean aritzen diren skaterrak ezagutzeko aukera izango da, eta orain arte inoiz erabili ez duten formatu berezia izango du. Gainera, gaur Jart talderik onenek skate saioa egingo dute 17:00etatik 19:00etara.
Eskaileretan patinatzen
Izenak dioen bezala, Stair Wars-ek eskaileretan patinatzean datza. Horrela, Europako 24 skater onenak izango dira bihar Hondarribian. Jart Skateboards antolatzaileak, ikuskizunerako egurrezko modulu berezi bat jarriko du. Ikuskizunaz gozatu nahi dutenek bi euroko sarrera ordaindu beharko dute, eta kiroldegian bertan eros ditzake sarrera horiek nahi dutenek.