Bi astez Sizilian izan dira Ereintza Dantza Taldeko kideak
Ereintza Dantza Taldea ez da geldirik egon abuztuan. Sizilian egindako nazioarteko dantza jaialdian parte hartu du, eta abuztuaren 16tik 30era irlako hainbat herritan izan dira Euskal Herriko dantza eta kultura erakusten. Eurekin batera, Turkia, Errusia, Bielorrusia, Eslovenia eta Siziliako taldeak aritu dira dantzan bi astez. Ereintzatik jakinarazi dutenez, lau emanaldi izan dituzte honako herri hauetan: Bivona, Alexandria, Vicari, eta Realmonteko Costa Bianca antzokian. Hain zuzen, Vicarin, Filipinetako eta Errusiako taldeak batu zitzaizkien gainontzekoei. “Esperientzia ona” Ereintzako kideak pozik bueltatu dira bidaiatik. Batik bat beste taldeekin izandako kultura elkatrukearengatik; era guztietako kulturak ezagutzeko aukera izan dutela ere gaineratu dute. Horrekin batera beste jaialdi batzuetara joateko gonbidapena jaso dutela jakinarazi dute, hala nola, Bielorrusiara eta baita berriro Siziliara joatekoa ere. Beste kulturak ezagutzeaz gain, bidaiatu ere egin dute Italiatik. Joanekoan Pompeia eta Florentzia ezagutu zituzten, eta bueltakoan, berriz, Erroma eta Nimes (Frantzia). Ereintzatik gogorarazi dutenez, ez da lehenengo aldia Euskal Herritik kanpoko jaialdietan parte hartzen dutela. Izan ere, ekaina hasieran antolatzen duten Errenteria Dantzan jaialdira atzerriko taldeak gonbidatzen dituztela azaldu dute, kultura elkartrukea baita asmoetako bat. Horrenbestez, gero beste taldeen gonbidapenak jasotzen dituztela adierazi dute. Hala, duela bi urte Hungarian izan ziren, eta duela hiru urte, berriz, Austrian. Horrez gain, urtero Salouen [...]
Ereintza Dantza Taldea ez da geldirik egon abuztuan. Sizilian egindako nazioarteko dantza jaialdian parte hartu du, eta abuztuaren 16tik 30era irlako hainbat herritan izan dira Euskal Herriko dantza eta kultura erakusten.
Eurekin batera, Turkia, Errusia, Bielorrusia, Eslovenia eta Siziliako taldeak aritu dira dantzan bi astez.
Ereintzatik jakinarazi dutenez, lau emanaldi izan dituzte honako herri hauetan: Bivona, Alexandria, Vicari, eta Realmonteko Costa Bianca antzokian.
Hain zuzen, Vicarin, Filipinetako eta Errusiako taldeak batu zitzaizkien gainontzekoei.
“Esperientzia ona”
Ereintzako kideak pozik bueltatu dira bidaiatik. Batik bat beste taldeekin izandako kultura elkatrukearengatik; era guztietako kulturak ezagutzeko aukera izan dutela ere gaineratu dute. Horrekin batera beste jaialdi batzuetara joateko gonbidapena jaso dutela jakinarazi dute, hala nola, Bielorrusiara eta baita berriro Siziliara joatekoa ere.
Beste kulturak ezagutzeaz gain, bidaiatu ere egin dute Italiatik. Joanekoan Pompeia eta Florentzia ezagutu zituzten, eta bueltakoan, berriz, Erroma eta Nimes (Frantzia).
Ereintzatik gogorarazi dutenez, ez da lehenengo aldia Euskal Herritik kanpoko jaialdietan parte hartzen dutela. Izan ere, ekaina hasieran antolatzen duten Errenteria Dantzan jaialdira atzerriko taldeak gonbidatzen dituztela azaldu dute, kultura elkartrukea baita asmoetako bat. Horrenbestez, gero beste taldeen gonbidapenak jasotzen dituztela adierazi dute. Hala, duela bi urte Hungarian izan ziren, eta duela hiru urte, berriz, Austrian.
Horrez gain, urtero Salouen (Herrialde Katalanak) egiten den jaialdi batean parte hartzen dutela ere gogorarazi dute dantza taldetik.