Hibaika, lehena ateratzen, eta San Pedro, azkena
Gaurko Kontxarako sailkapen estropadaren zozketa egin dute eguerdian Donostiako Udalean. Bertan, B taldeko ontziak –San Miguel Ligan parte hartzen ez dutenak– ateratzen lehenak izango direla ebatzi dute antolatzaileek, eta ondoren, A taldekoak –San Miguel Ligakoak– aterako dira. Hala, sailkapen estropada martxan jarriko duen ontzia Errenteria-Oreretako Hibaika izango da, 18:00etan. Ateratzen azkena San Pedro izango da, 18:24an. Ateratzen hamargarrena izango da Trintxerpe (18:09an), hamabosgarrena Hondarribia (18:15ean), eta hemeretzigarrena San Juan (18:19an). Arratsalderako ekaitz arriskua dagoela iragarri du Euskalmetek.