Oarso Bidasoko eta Gipuzkoako eliteko arraunaren ordezkariak Hondarribia eta San Juan izango dira aurtengo Kontxako Banderan. Hilaren 4an eta 11n Donostiako estropadan parte hartuko dute berdeek eta arrosek, gaurko sailkapen estropadan eskubide hori lortu dutelako: laugarren izan da
Ama Guadalupekoa ontzia gaurko sailkapen estropadako helmugan, eta seigarren
San Juan ontzia. San Pedro, berriz, zortzigarren postuan gelditu da, zazpigarren izan den Pedreñatik bi segundora. Hibaikak eta Trintxerpek ez zuten deus ere jokoan gaur, eta ez dute denbora ona egin.
Gaurko estropadako denborarik onena Astillerok egin du, eta Kaikuk eta Tiranek kantabriaren denbora berbera egin dute, baina ehuneneko batzuk gehiagorekin. Hondarribia izan da laugarrena, Urdaibai bosgarrena, San Juan seigarrena eta Pedreña zazpigarrena.
San Juango ontzia