Lasa ontziola aparkalekua bilakatuta
Oso nabarmena daTrintxerpe eta San Pedro aldean azkenaldian gertatzen ari den eraldaketa urbanistikoa. Pixkanaka badoaz aurrera garai bateko industria pabilioiak botatzeko lanak portuko Herreraren ipar eremuan. Lasa ontziola izandakoaren eraiste lanak bukatu beri dituzte, eta ondoren orubea asfaltatu eta aparkalekua atondu dute bertan. Margotzen ere bukatu dute eta aurki erabiltzaileentzako zabalduko dutela espero da. Irrikaz daude inguruko bizilagunak, aparkalekua noiz zabalduko, izan ere, azkenaldian abiatu dituzten lanek are larriagoa bihurtu dute lehendik ere larria zen aparkaleku eskasiaren arazoa