Musikazaleek badute zer aukeratu Pasaia Musikalen eskaintzan
40. ikasturtea abiatzear da Pasaia Musikal eskolan, baita oparo hasi ere. Izan ere, urtetik urtera handiagoa da musika eskolako arduradunek prestatzen duten eskaintza. Lehengo astelehenean aurkeztu zuten ikasturte honetarako ikastaro sorta. Trintxer Jauregian eman zuten presntsaurrekoan, musika eskolako zuzendari Juanje Neirak parte hartzeaz gain, Amaia Agirregabiria alkatea eta Pasaia Musikal Fundazioaren presidentea eta kultura zinegotzi Juan Ramon Cano izan ziren. Musika tresna ezagunenetan trebatzeaz gain, badira beste aukerak musika eskolan, haurrentzako nahiz helduentzat. Txikienak musikan eta mugimenduan trebatzen dituzte, eta zazpi urtekin hasten dira musika tresnekin, pianoarekin hasieran eta ondoren ikasleek aukeratzen duten musika tresnarekin. Eskolan bertan uzten diete gehienei musika tresna. Hilaren 19tik aurrera, eskolak Helduek, aldiz, hainbat musika tresnak batzen dituen konboen taldeetan parte hartzeko aukera edukitzeaz gain, hiru hilebetetako iraupena izaten duten tailerrak dituzte aukeran. Besteak beste, Musika eta emozioa, flamenkoa, musika-antzerkia… Ikasturtea irailaren 19an hasiko da eta ikasle berriek datozen egunotan eman behar dute izena. Edonola ere, ikasturtean zehar bada izena ematerik, zati proportzionala ordainduta. Izen-ematea Noiz eta non Trintxerpe. Gaur eta bihar, 18:00etatik 20:00etara, Trintxer Jauregian. Antxo. 19:00etatik 20:00etara, astelehenean, Azokan. Donibane. Asteartean, Herri Eskolan, 18:30etik 20:00etara.
40. ikasturtea abiatzear da Pasaia Musikal eskolan, baita oparo hasi ere. Izan ere, urtetik urtera handiagoa da musika eskolako arduradunek prestatzen duten eskaintza. Lehengo astelehenean aurkeztu zuten ikasturte honetarako ikastaro sorta. Trintxer Jauregian eman zuten presntsaurrekoan, musika eskolako zuzendari Juanje Neirak parte hartzeaz gain, Amaia Agirregabiria alkatea eta Pasaia Musikal Fundazioaren presidentea eta kultura zinegotzi Juan Ramon Cano izan ziren.
Musika tresna ezagunenetan trebatzeaz gain, badira beste aukerak musika eskolan, haurrentzako nahiz helduentzat. Txikienak musikan eta mugimenduan trebatzen dituzte, eta zazpi urtekin hasten dira musika tresnekin, pianoarekin hasieran eta ondoren ikasleek aukeratzen duten musika tresnarekin. Eskolan bertan uzten diete gehienei musika tresna.
Hilaren 19tik aurrera, eskolak
Helduek, aldiz, hainbat musika tresnak batzen dituen konboen taldeetan parte hartzeko aukera edukitzeaz gain, hiru hilebetetako iraupena izaten duten tailerrak dituzte aukeran. Besteak beste, Musika eta emozioa, flamenkoa, musika-antzerkia…
Ikasturtea irailaren 19an hasiko da eta ikasle berriek datozen egunotan eman behar dute izena. Edonola ere, ikasturtean zehar bada izena ematerik, zati proportzionala ordainduta.
Izen-ematea
Noiz eta non
Trintxerpe. Gaur eta bihar, 18:00etatik 20:00etara, Trintxer Jauregian.
Antxo. 19:00etatik 20:00etara, astelehenean, Azokan.
Donibane. Asteartean, Herri Eskolan, 18:30etik 20:00etara.