Euskalduntzeko maila guztiak eta titulu homologatuak, AEK-n
Herriko AEK-n, Intxixu AEK-n, ireki dute matrikulatzeko epea. Irailean zehar, euskalduntzeko maila guztietako eskoletan, edota titulu homologatuak eskuratzeko eskoletan izena eman ahal izango dute herritarrek. Euskaltegiko ikasleek HABEko tituluak lort...
Herriko AEK-n, Intxixu AEK-n, ireki dute matrikulatzeko epea. Irailean zehar, euskalduntzeko maila guztietako eskoletan, edota titulu homologatuak eskuratzeko eskoletan izena eman ahal izango dute herritarrek. Euskaltegiko ikasleek HABEko tituluak lortzeko aukera izango dute.
Bestalde, Intxixuko kideek gogorarazi dutenez, ikasleek diru laguntzak jasotzeko aukera dute, Udalari esker, eta ordaintzeko erraztasunak ere izaten dituzte.
Interesdunek euskaltegiarekin jarri behar dute harremanetan: Fermiñene etxean —Aialde kaleko 2. zenbakian eta bigarren solairuan—, 943 49 39 57 edo 607 53 42 63 telefono zenbakietan, edo oiartzun[abildua]aek.org helbide elektronikoan. Herritarrei euskara ikastera animatzeko deia egin diete euskaltegiko kideek.
Ikastaroak
- Euskalduntzea. Maila guztiak.
- Mailak egiaztatzeko ikastaroak. EGA, IVAP, Osakidetza eta HABE. B1, B2 eta C1.
- Aurrez aurreko ikastaroak.
- C2 (4. maila). Sarean (on line).
- Ostalarientzako eta merkatarientzako eskolak.
