Euskarazko motibazio saioak, guraso gaientzat
Udaleko Euskara Sailaren eta Osakidetzaren arteko elkarlanari esker, emaginak antolatzen dituen erditze aurreko saioetan euskararen motibazio saioak egiten ari dira herrian. Hilabete gutxiren buruan guraso izango diren oiartzuarrei euren seme-alaben hizkuntz ohituretan izango duten garrantziaz ohartzeko motibazio saioak direla azaldu dute Udaletik. Bide batez, haurrari jaio aurretik ere euskaraz hitz egiteak duen garrantzia nabarmendu nahi diete gurasoei eskolekin, “hizkuntzak ikasten amaren sabelean bertan hasten baitira haurrak; jaio aurretik sortzen da komunikazioa haurren eta gurasoen artean”. Aitziber Arnaiz Udaleko Euskara teknikariak gidatzen ditu saio horiek. Saioak bukatutakoan, materiala oparitzen diete guraso izango direnei: UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen autorako pegatina, Zorionak, ama izango zara liburua eta DVDa, eta Oarsoaldeako Euskara Batzordeak argitaratutako Ikusi eta entzun (para que tus hijos y tú habléis el mismo idioma) DVDa. Urtebeteko esperientzia Duela urtebete hasi zen Udala motibazio saio horiek egiten anbulatorioan, haurdunaldiko azken hilabeteetan dauden oiartzuarrekin. Euskal Herrian, eta Oiartzunen, haurrak eleanitzak izango dira aurrerantzean. Udaletik nabarmendu dutenez, “egoera horrek abantailak baino ez ditu, hizkuntzak ikasteko erraztasuna eta beste kulturekiko errespetua nabarmenak baitira haur eleanitzengan, esate baterako”. Baina inguruan euskara indartzea beharrezkoa izango dela ere gogorarazi dute Udaletik, “gizartean ahulagoa baita”, gaineratu dute. Horregatik, gurasoak sentsibilizatu nahi dituzte, “euren esku baitago euren seme-alabak zein hiztun [...]
Udaleko Euskara Sailaren eta Osakidetzaren arteko elkarlanari esker, emaginak antolatzen dituen erditze aurreko saioetan euskararen motibazio saioak egiten ari dira herrian.
Hilabete gutxiren buruan guraso izango diren oiartzuarrei euren seme-alaben hizkuntz ohituretan izango duten garrantziaz ohartzeko motibazio saioak direla azaldu dute Udaletik.
Bide batez, haurrari jaio aurretik ere euskaraz hitz egiteak duen garrantzia nabarmendu nahi diete gurasoei eskolekin, “hizkuntzak ikasten amaren sabelean bertan hasten baitira haurrak; jaio aurretik sortzen da komunikazioa haurren eta gurasoen artean”.
Aitziber Arnaiz Udaleko Euskara teknikariak gidatzen ditu saio horiek.
Saioak bukatutakoan, materiala oparitzen diete guraso izango direnei: UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen autorako pegatina, Zorionak, ama izango zara liburua eta DVDa, eta Oarsoaldeako Euskara Batzordeak argitaratutako Ikusi eta entzun (para que tus hijos y tú habléis el mismo idioma) DVDa.
Urtebeteko esperientzia
Duela urtebete hasi zen Udala motibazio saio horiek egiten anbulatorioan, haurdunaldiko azken hilabeteetan dauden oiartzuarrekin.
Euskal Herrian, eta Oiartzunen, haurrak eleanitzak izango dira aurrerantzean. Udaletik nabarmendu dutenez, “egoera horrek abantailak baino ez ditu, hizkuntzak ikasteko erraztasuna eta beste kulturekiko errespetua nabarmenak baitira haur eleanitzengan, esate baterako”.
Baina inguruan euskara indartzea beharrezkoa izango dela ere gogorarazi dute Udaletik, “gizartean ahulagoa baita”, gaineratu dute.
Horregatik, gurasoak sentsibilizatu nahi dituzte, “euren esku baitago euren seme-alabak zein hiztun mota izango diren erabakitzea”.

