Txartelarekin ordaintzen duten bezeroak sarituko ditu Laurak Bat-ek
«Udako etenaren ondotik, eta ikasturte hasierarekin batera jendeak erosketak egin behar izaten dituela eta», Laurak Bat-ek bere bezero fidelenak saritzeko kanpaina abiatuko du astelehenean. Kanpaina berria da, baina bezeroak ezagun dutena, aurretik ere erabili izan duelako Laurak Bat-ek, bere presidente Maite Fernandezek gogoratu duenez «udazkeneko kanpainaren barruan». Atzo eguerdian aurkeztu zuten kanpaina berria elkarteko Ramon Ilarregik eta Maite Fernandezek, Trintxerpeko alkateordetzan. Azaldu zutenez, kanpaina hilaren 24ra arte egongo da martxan, eta saritutako bezeroek urriaren 15era arteko epea izango dute saria gastatzeko. Txartela duten dendatan Sarituak izan nahi dutenek Laurak Bat-en txartelarekin ordaindu beharko dute. Ordainketa egiteko unean bertan jakingo du erosleak 10 euroko saria egokitu zaion edo ez. Ondoren, denda horretan bertan edota kanpaina honetan parte hartzen duen beste edozein establezimenduetan erosteko baliatu dezake txartela. Sariak metatu daitezkeela argitu dute merkatarien ordezkariek
«Udako etenaren ondotik, eta ikasturte hasierarekin batera jendeak erosketak egin behar izaten dituela eta», Laurak Bat-ek bere bezero fidelenak saritzeko kanpaina abiatuko du astelehenean.
Kanpaina berria da, baina bezeroak ezagun dutena, aurretik ere erabili izan duelako Laurak Bat-ek, bere presidente Maite Fernandezek gogoratu duenez «udazkeneko kanpainaren barruan».
Atzo eguerdian aurkeztu zuten kanpaina berria elkarteko Ramon Ilarregik eta Maite Fernandezek, Trintxerpeko alkateordetzan. Azaldu zutenez, kanpaina hilaren 24ra arte egongo da martxan, eta saritutako bezeroek urriaren 15era arteko epea izango dute saria gastatzeko.
Txartela duten dendatan
Sarituak izan nahi dutenek Laurak Bat-en txartelarekin ordaindu beharko dute. Ordainketa egiteko unean bertan jakingo du erosleak 10 euroko saria egokitu zaion edo ez. Ondoren, denda horretan bertan edota kanpaina honetan parte hartzen duen beste edozein establezimenduetan erosteko baliatu dezake txartela.
Sariak metatu daitezkeela argitu dute merkatarien ordezkariek

