Joxe Juan Ugalde: ‘Batzeko une’
Bihotzera eta burura jaurtitako gezi bikoitza izan da Bateragune auzi-ko epaia. Erabateko sinesgarritasuna aitortzeko modukoa zen Ser irrati kateak filtratutako berria. Une historiko-politikoak besterik eskatzen zuen arren, zigorra erabaki du Auzitegi Nazionalak. Berriz ere. Gatazka hau konpontzeko desira dugun euskal hiritarrok bake-ahalegintzat jo genuen hasiera-hasieratik Bateragune ekimenaren sorrera; aire berritzat; bi aroren arteko mugarritzat. Ez dute, ordea, horrela ulertu Auzitegi Nazionaleko epaileek. Garzon epaileak erditu zuen dotrina eta teoria perbertsoan oinarritu dute oraingoan ere sententzia; betetzat jotzen duten teoria hutsean. Fiskalak berak ez zuen jakin Bateragune definitzen. Epaileek ezerez horretan oinarritu dute zigorra. Izan ere, Auzitegi Nazionaleko epaileek denean ikusten dute ETAren eskua, eta horrela jokatu dute. Egia Goethek zioena: “Ez dago ezjakina baino gauza arriskugarriagorik”. Dena den, epai honek badu antena politiko argi bat. Akaso Zapaterok ETAren behin betiko agurreko gutuna esperoko zuen abuztu alderako. Ez da iritsi. Eta… horri emandako erantzuna izan da Auzitegi Nazionalak emandako erantzuna. Izan ere, baso komunikanteen teoria frogatua baino frogatuago baitago estatuko politika eta justiziaren arteko harreman eta bidezidorretan. Sare edo laberinto horretan kokatzen ditut Conde Pumpido Estatu Fiskal Nagusiak, bere agurreko hitzaldian, Aginte Judizialaren lan-urte berriaren inaugurazio-ekitaldian esandakoak: “Sortu ez da legeztatu behar, ETAk hor segitzen duen bitartean”. Iritzi eta emozio zurrunbilo [...]
Bihotzera eta burura jaurtitako gezi bikoitza izan da Bateragune auzi-ko epaia. Erabateko sinesgarritasuna aitortzeko modukoa zen Ser irrati kateak filtratutako berria. Une historiko-politikoak besterik eskatzen zuen arren, zigorra erabaki du Auzitegi Nazionalak. Berriz ere.
Gatazka hau konpontzeko desira dugun euskal hiritarrok bake-ahalegintzat jo genuen hasiera-hasieratik Bateragune ekimenaren sorrera; aire berritzat; bi aroren arteko mugarritzat. Ez dute, ordea, horrela ulertu Auzitegi Nazionaleko epaileek. Garzon epaileak erditu zuen dotrina eta teoria perbertsoan oinarritu dute oraingoan ere sententzia; betetzat jotzen duten teoria hutsean. Fiskalak berak ez zuen jakin Bateragune definitzen. Epaileek ezerez horretan oinarritu dute zigorra. Izan ere, Auzitegi Nazionaleko epaileek denean ikusten dute ETAren eskua, eta horrela jokatu dute. Egia Goethek zioena: “Ez dago ezjakina baino gauza arriskugarriagorik”.
Dena den, epai honek badu antena politiko argi bat. Akaso Zapaterok ETAren behin betiko agurreko gutuna esperoko zuen abuztu alderako. Ez da iritsi. Eta… horri emandako erantzuna izan da Auzitegi Nazionalak emandako erantzuna. Izan ere, baso komunikanteen teoria frogatua baino frogatuago baitago estatuko politika eta justiziaren arteko harreman eta bidezidorretan. Sare edo laberinto horretan kokatzen ditut Conde Pumpido Estatu Fiskal Nagusiak, bere agurreko hitzaldian, Aginte Judizialaren lan-urte berriaren inaugurazio-ekitaldian esandakoak: “Sortu ez da legeztatu behar, ETAk hor segitzen duen bitartean”.
Iritzi eta emozio zurrunbilo honetan, bihotza gehiegi berotu gabe eta burua hotz edukita, pentsa liteke orain ezezkoa izan dena, bihar baiezkoa izan litekeela. Ez dira burua eta nerbioak galtzeko garaiak. Helegiteak Auzitegi Goreneraino eramango du auzia. Akaso Auzitegi Konstituzionaleraino. Bide luzea. Nola nahi ere, epaia gobernua eta ETAren arteko pultsoan kokatu behar dugula uste dut, eta baita hauteskunde atariko mugimenduen ilogikan ere. Pasatuko da ekaitza. Ea, gutxienez, ez duten Rafa Diez espetxera bidean jartzen Auzitegi Gorenak epaia eman arte! Ea bakearen alde lanean segitzeko aukera ematen dioten! Eta bitartean… aintzat hartzeko modukoa iruditu zait Arnaldo Otegi berak espetxetik twitter bidez igorri duen mezua: “Inork ez dezala abiatutako bidea utzi, irabaztera goaz eta”.