Euskararen erabilera eskoletan eta eskolatik kanpo sustatuko du udal euskaltegiak
Ikasturtea hasi du udal euskaltegiak ere. Pasa den astelehenean hasi ziren aurten atera diren hamalau taldeetako 11. Gaur hasiko dira, berriz, gainontzeko hiruak. Urtero bezala, euskararen erabilera sustatzea izango du xede udal euskaltegiak, baina ez bakarrik eskolen bidez, baita eskoletatik kanpo ere. Hala, hainbat ekintza antolatu dituzte hemendik abendura bitarte. Bien bitartean, eskolak izango dira ardatz. Aurten 191 ikasle dituzte matrikulatuta, pasa den urtean antzera. Talde gehienak handiak direla ere jakinarazi dute udal euskaltegitik, hamahiru edo hamalau ikaslekoak. Hain zuzen, gaur goizean eman dute 2011-2012 ikasturteko plangintzaren berri Irune Balentziaga Euskara zinegotziak eta Ane Arretxe udal euskaltegiko zuzendariak. Aurreko ikasturtearen balorazioa ere egin dute, eta “ona” izan dela esan dute, “bai emaitzei dagokionez, baita ikasle zein irakasleek izandako inplikazioa ikusita eskola zein eskolaz kanpoko jardueretan”. Batez beste, 200 ikasle ibili dira, eta hamalau talde izan dira. Astean hamar ordu jaso dituzte (egunero bi astelehenetik ostiralera), guztira, 340 eskola ordu. Horrez gain, “euskaltegia herriko bizitzan gehiago txertatzen” ere egingo dute ahalegina, eta horri begira prestatu dituzte ekitaldiak: antzerkiak, musika emanaldiak, bertsolariak, Mintzalaguna egitasmoa… Honakoak dira abendura arteko ekitaldiak: Urriak 26, asteazkena: Landakh, Tibet txikia diapositiba emanaldia, Felipe Uriarterekin, udal euskaltegian, 16:00etan. Urriak 27, osteguna: Etzi antzezlana, Dar-dar taldearekin eskutik. 18:00etan, Niessenen. [...]
Ikasturtea hasi du udal euskaltegiak ere. Pasa den astelehenean hasi ziren aurten atera diren hamalau taldeetako 11. Gaur hasiko dira, berriz, gainontzeko hiruak. Urtero bezala, euskararen erabilera sustatzea izango du xede udal euskaltegiak, baina ez bakarrik eskolen bidez, baita eskoletatik kanpo ere. Hala, hainbat ekintza antolatu dituzte hemendik abendura bitarte.
Bien bitartean, eskolak izango dira ardatz. Aurten 191 ikasle dituzte matrikulatuta, pasa den urtean antzera. Talde gehienak handiak direla ere jakinarazi dute udal euskaltegitik, hamahiru edo hamalau ikaslekoak. Hain zuzen, gaur goizean eman dute 2011-2012 ikasturteko plangintzaren berri Irune Balentziaga Euskara zinegotziak eta Ane Arretxe udal euskaltegiko zuzendariak.
Aurreko ikasturtearen balorazioa ere egin dute, eta “ona” izan dela esan dute, “bai emaitzei dagokionez, baita ikasle zein irakasleek izandako inplikazioa ikusita eskola zein eskolaz kanpoko jardueretan”. Batez beste, 200 ikasle ibili dira, eta hamalau talde izan dira. Astean hamar ordu jaso dituzte (egunero bi astelehenetik ostiralera), guztira, 340 eskola ordu.
Horrez gain, “euskaltegia herriko bizitzan gehiago txertatzen” ere egingo dute ahalegina, eta horri begira prestatu dituzte ekitaldiak: antzerkiak, musika emanaldiak, bertsolariak, Mintzalaguna egitasmoa…
Honakoak dira abendura arteko ekitaldiak:
Urriak 26, asteazkena: Landakh, Tibet txikia diapositiba emanaldia, Felipe Uriarterekin, udal euskaltegian, 16:00etan.
Urriak 27, osteguna: Etzi antzezlana, Dar-dar taldearekin eskutik. 18:00etan, Niessenen.
Azaroak 17, osteguna: Orratx antzerki taldearen Hemen da kabareta antzezlana, 18:30ean, Niessenen.
Azaroak 24, osteguna: Akonkagua Felipe Uriarteren diapositiba emanaldia eta solasaldia, 09:30ean, udal euskaltegian.
Abenduak 1, osteguna: Euskal musika tresnen saio didaktikoa, 10:00etan eta 18:00etan, udal euskaltegian.
Abenduak 13, asteartea: Mintzodromoa, udal euskaltegian.
Abenduak 21, asteazkena: Santo Tomas Eguna eta Gabon Postal Txapelketa.
