Udal kirol jardueretan izena emateko aukera dago oraindik
Ikastaroetan izena emateko plaza libreak
Urriaren 3an hasiko den udal kirol instalazioetako jardueren denboraldi berrian izena emateko aukera dute oraindik interesdunek. Udal Kirol Patronatuak eta Serviociok prestatutako jardueretan jende ugarik izena eman badu ere, hainbat ikastarotan plaza libreak daudela zehaztu dute antolatzaileek. Helduei begira antolatutako ikastaroetan, Kirol goiza, Intervaltono, Spinning, Aerobika, Pilates, Spinning+Tonua, Circuit training, Balance Body eta Boxtonic ikastaroetan daude oraindik plaza libreak. Halaber, ur jardueretako Hobekuntza eta Master kluba ikastaroetan izena emateko aukera dute interesdunek oraindik.
Haurrei begira antolatutako ikastaroetan berriz, Gimnasia erritmikoa, dantza eskola eta Karate ikastaroetan plaza libreak daude oraindik eta baita Igeriketa Eskolaren hainbat mailatan matrikulatzeko ere.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Galtzarabordako Kiroldegiko 943 44 96 90 edo Fanderiako Igerilekuetako 943 34 44 23 telefono zenbakietara deitu dezakete interesdunek.
