Guardia Zibilak bi lagun atxilotu ditu Irunen, muturreko islamismoarekin lotuta
Guardia Zibilak bost lagun atxilotu ditu gaur goizaldean Hego Euskal Herrian Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, muturreko islamismoarekin lotuta. Horietako bi Irunen atxilotu dituzte, beste bat Legorretan, eta beste biak oraindik zehaztu ez dute...
Guardia Zibilak bost lagun atxilotu ditu gaur goizaldean Hego Euskal Herrian Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, muturreko islamismoarekin lotuta. Horietako bi Irunen atxilotu dituzte, beste bat Legorretan, eta beste biak oraindik zehaztu ez duten Nafarroako herri batean. Lehen albisteen arabera, terrorismoarekin lotutako sare bat finantzatzea leporatzen diete. Sare horrek Aljerian izango luke jatorria, eta atxilotuek ustez hara dirua bidaltzen zuten.
Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak gaineratu duenez, terrorismoa goratzea ere leporatzen zaie. Operazioak irekita jarraitzen du, eta Cabiecesek esan du atxiloketa gehiago izan daitezkeela.
