Bioaniztasuna “hobetu” du udalak Bakarraiztegin, Jaizkibelen eta Altamiran
Herriko hiru eremuetako bioaniztasuna «hobetzea» izan da Udalak egin duen ekintza planaren helburua. Udalak ingurumena babesteko duen konpromisoaren baitan kokatu ditu doiketa lan horiek Ainhoa Zabalo alkateak: “Natura babesten dugula diogu, baina hitzek bakarrik ez dute balio. Hori praktikan jarri dugu”. Horrela, hirigintza plan orokorrak Jaizkibel-Aiako Harria korridore ekologikoa mugatzen dutela gogoratu zuen, eta hegoalderantz zabaldu zutela. Herri lurrak dira hiru eremu horiek: Altamiragain, Bakarraiztegi eta Jaizkibel. Azkeneko toki horretan atzo hasi zituzten lanak. Egindako lanaren azalpenak Altamiragaineko parkean eman dituzte Zabalok berak zein Leire Beteta Ingurumen teknikariak eta Javier Belza aholkulariak. Alde batetik, Iberdrolarekin tratua egin zuten, Altamiragaineko linea elektrikoa lur azpitik pasatzeko. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Antolaketa, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren bi diru laguntza jaso dituzte, guztira 65.944,50 eurokoa. Zuhaitzak landatu dituzte Altamiragain parkean, zuhaitzak moztea ekiditeaz gain, 440 zuhaitz (gorostia, erramua, elorria…) eta zuhaixka landatu dituzte, berriro basotzeko. “Bioaniztasun eskasa” duen parkea dela adierazi du Betetak, eta “potentzial handia” duela. Gainera, banbu japoniarra landare inbaditzailea gerizpean uzteko (horrela ez baita hedatzen) beste hainbat zuhaitz landatu dituzte Institutuaren ondoan. Bakarraiztegiko errekaren bazterretan zegoen zaborrarekin bost edukiontzi bete zituzten pasa den udaberrian (hiru tona eta erdi pasatxo). Babestutako zonaldea da Bakarraiztegikoa, eta zabor gehiago ez botatzeko 460 metroko [...]
Herriko hiru eremuetako bioaniztasuna «hobetzea» izan da Udalak egin duen ekintza planaren helburua. Udalak ingurumena babesteko duen konpromisoaren baitan kokatu ditu doiketa lan horiek Ainhoa Zabalo alkateak: “Natura babesten dugula diogu, baina hitzek bakarrik ez dute balio. Hori praktikan jarri dugu”. Horrela, hirigintza plan orokorrak Jaizkibel-Aiako Harria korridore ekologikoa mugatzen dutela gogoratu zuen, eta hegoalderantz zabaldu zutela.
Herri lurrak dira hiru eremu horiek: Altamiragain, Bakarraiztegi eta Jaizkibel. Azkeneko toki horretan atzo hasi zituzten lanak.
Egindako lanaren azalpenak Altamiragaineko parkean eman dituzte Zabalok berak zein Leire Beteta Ingurumen teknikariak eta Javier Belza aholkulariak.
Alde batetik, Iberdrolarekin tratua egin zuten, Altamiragaineko linea elektrikoa lur azpitik pasatzeko. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Antolaketa, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren bi diru laguntza jaso dituzte, guztira 65.944,50 eurokoa.
Zuhaitzak landatu dituzte
Altamiragain parkean, zuhaitzak moztea ekiditeaz gain, 440 zuhaitz (gorostia, erramua, elorria…) eta zuhaixka landatu dituzte, berriro basotzeko. “Bioaniztasun eskasa” duen parkea dela adierazi du Betetak, eta “potentzial handia” duela. Gainera, banbu japoniarra landare inbaditzailea gerizpean uzteko (horrela ez baita hedatzen) beste hainbat zuhaitz landatu dituzte Institutuaren ondoan.
Bakarraiztegiko errekaren bazterretan zegoen zaborrarekin bost edukiontzi bete zituzten pasa den udaberrian (hiru tona eta erdi pasatxo). Babestutako zonaldea da Bakarraiztegikoa, eta zabor gehiago ez botatzeko 460 metroko hesia jarri dute. Arazorik handiena, zaborrari dagokionez, kamioien aparkalekuan dago, eta ingurua garbi manten dezaten panelak jarri dituzte, Altamiragainen bezala. Beste hainbat erabaki ere hartu ditu udalak.
Bakarraiztegin ere landaketak egin dituzte, flora inbaditzailea kentzeaz gain. Horrela, bertako haltzadia babestuko dute.
Jaizkibelen pinurik ez
Jaizkibel mendiko eremuko aktuazioa gaur bertan hasi dute. Orain dela hiru urte udalak “Jaizkibel Onura Publikoko Mendia” kudeatzeko hitzarmena onartu zuen, eta Foru Aldundiari hori jakinarazi zion, berak kudeatzen baitu.
Orain arte, Jaizkibelen, pinuak nagusitu dira, eta udala ameztia sartzen ari da, berriro, mendian. Kredoarrin (lehenengo dorrearen eta Donejakue bidearen arteko eremuan) ari dira baso autoktonoa bultzatzen, eta horretarako pinuak ari dira mozten.
Bestalde, urmael bat ere sortu dute. Euri-urarekin beteko da pixkanaka, eta anfibioak eta bestelako espezieak bertara hurbiltzea espero dute, bioaniztasuna bermatze aldera. Horretarako lezoarren laguntza ere eskatu du Udalak.