Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Verdiren ‘Il Trovatore’ antzeztuko dute hilaren 22an eta 23an Amaia KZn

Heldu den asteko larunbatean eta igandean Il Trovatore antzeztuko dute Amaian, azken hiru urtean Irunen ematen duten Verdiren opera herrikoien trilogiako hirugarrena, eta orain arte Luis Mariano Lirika Elkarteak ekoitzitako zailena. Ez da zailena izango melodia bikaineko lana delako, edo argumentu konplexu eta nahasia duelako, bost bakarlarik aria bana abestu behar dutelako, eta abesbatzen lana garrantzitsua delako, ez. Jose Luis Barriorik gabeko lehenengo lana delako izango da zailena. Barrio lirika elkarteko presidentea zen, eta hilaren 4ean hil zen. Luis Mariano Lirika Elkarteko presidenteak bete ohi zuen aulkia hutsik zegoen atzoko agerraldian. Bere oroitzapenak hartu zuen Il Trovatore-ren aurkezpeneko agerraldiaren zati handi bat. Hilaren 22an, bi emanaldietatik lehenengoaren hasieran omenaldia egingo diote Barriori, baina Luis Marianoko presidenteorde Angel Pazos tenorearen esanetan, “bi egunetan harmailak goraino betetzea izango da omenaldirik hoberena”. Atzo egin zuten Il Trovatore opera aurkezteko agerraldia Amaia Kultur Zentroko agertokian, hilaren 22an eta 23an opera antzeztuko duten lekuan bertan. Emanaldiak 19:00etan izango dira, eta dagoneko sarrerak salgai daude Turismo Bulegoan, Kutxaneten eta Servikutxan; Amaian bertan eros daitezke txartelak, asteazkenean eta ostegunean. Opera erromantikoa Il Trovatore 1853. urtean antzeztu zuten lehen aldiz, eta ordutik gehien interpretatu den Italiako opera erromantikoetako bat da. Pazosen ustez, “melodia ederrak ditu, eta zailtasun tekniko [...]

irungo hitza
Oarsoaldea
2011/10/14
Il Trovatore operaren aurkezpena

Jose Luis Barrioren aulkia hutsik zegoen 'Il Trovatore' operaren aurkezpenean

Heldu den asteko larunbatean eta igandean Il Trovatore antzeztuko dute Amaian, azken hiru urtean Irunen ematen duten Verdiren opera herrikoien trilogiako hirugarrena, eta orain arte Luis Mariano Lirika Elkarteak ekoitzitako zailena. Ez da zailena izango melodia bikaineko lana delako, edo argumentu konplexu eta nahasia duelako, bost bakarlarik aria bana abestu behar dutelako, eta abesbatzen lana garrantzitsua delako, ez. Jose Luis Barriorik gabeko lehenengo lana delako izango da zailena. Barrio lirika elkarteko presidentea zen, eta hilaren 4ean hil zen.

Luis Mariano Lirika Elkarteko presidenteak bete ohi zuen aulkia hutsik zegoen atzoko agerraldian. Bere oroitzapenak hartu zuen Il Trovatore-ren aurkezpeneko agerraldiaren zati handi bat. Hilaren 22an, bi emanaldietatik lehenengoaren hasieran omenaldia egingo diote Barriori, baina Luis Marianoko presidenteorde Angel Pazos tenorearen esanetan, “bi egunetan harmailak goraino betetzea izango da omenaldirik hoberena”.

Atzo egin zuten Il Trovatore opera aurkezteko agerraldia Amaia Kultur Zentroko agertokian, hilaren 22an eta 23an opera antzeztuko duten lekuan bertan. Emanaldiak 19:00etan izango dira, eta dagoneko sarrerak salgai daude Turismo Bulegoan, Kutxaneten eta Servikutxan; Amaian bertan eros daitezke txartelak, asteazkenean eta ostegunean.

Opera erromantikoa
Il Trovatore 1853. urtean antzeztu zuten lehen aldiz, eta ordutik gehien interpretatu den Italiako opera erromantikoetako bat da. Pazosen ustez, “melodia ederrak ditu, eta zailtasun tekniko handiak”. Horregatik, maila handiko bost bakarlari eskatzen ditu Il Trovatore-k, eta Luis Mariano Lirika Elkarteak esfortzu handia egin du Verdiren opera herrikoien trilogiako azkena Irunen taularatzeko —Rigoletto eta Traviatta ekoitzi dituzte aurreko bi urteetan Amaian—.

Maurizio Leoni baritonoak Conte di Luna pertsonaia interpretatuko du, eta Leonardo Gramegna tenoreak beteko du Manricoren papera. Stefano Rinaldik biribilduko du italiarrez osaturiko gizonezko protagonisten hirukoa. Rinaldiren lana aipatzekoa da, opera oso gutxitan baitago aria bat baxu baten ahotik kantatzen entzuteko aukera.

Akiko Yamaguchi

Estreinakoz, Europakoa ez den bakarlari bat arituko da 'Il Trovatore'-n, Akiko Yamaguchi

Akiko Yamaguchi soprano japoniarra izango da Leonora; aurreneko aldia da Europakoa ez den bakarlari batek Luis Mariano Lirika Elkarteak ekoitzitako opera batean parte hartzen duela. Yamaguchik badaki Verdi abestea zer den, beste lan askoren artean, Traviata-ko Annina, Rigoletto-ko Giovanna eta Un Ballo in Maschera operako Amelia pertsonaiak interpretatu baititu.

Irundik kanpora lehen aldiz
Aldo Salvagno izango da Il Trovatore-ko musika zuzendari eta zuzendari artistikoa. Gustura azaldu zen Luis Mariano elkarteak elkartu dituen bost bakarlariekin, “ahozkotasunean eta interpretazioan maila handikoak” direlako. Irunen bederatzigarrenez opera bat zuzenduko du Salvagnok, baina Jose Luis Barrio gabe lehena izango da. Barrio, berarentzat, “profesionalki eta pertsonalki ekarpen ederra” izan dela nabarmendu zuen zuzendari italiarrak.

Francois Iturbide ariko da eszena zuzendari bezala. Musikari baionarrak atzo esan zuen Il Trovatore-k publikoaren arreta pizteko ezaugarri guztiak dituela: “Drama erromantikoa da, non zintzoak oso zintzo diren, eta gaiztoak, benetako gaiztoak. Sentimenduak oso neurriz gainekoak dira, eta Verdiren musika zinez zuzena da”. Iturbidek berak zuzenduko du Luis Mariano Abesbatza eta, datorren asteko bi emankizunetarako Easo Abesbatzaren laguntza izango du.

Eszenografia klasikoa
Obrarentzako eszenografia klasikoa hautatuko dutela aurreratu zuen Angel Pazosek: “Ez da lan erraza izango, dekoratua zortzi aldiz aldatu behar delako”. Jantzien aldetik ere, antzezpen ikusgarriak izango direla esan zuen.

Hilaren 22an eta 23an Irungo Amaian taularatuko dute Verdiren Il Trovatore, baita hilaren 25ean Miarritzeko Kasinoko Antzokian ere, Luis Marianokoen aspaldiko asmoa betez. “Irunen ekoitzitako opera da, baina elkartearen helburuetako bat beti izan da egitasmoak hemendik ateratzea, eta lehen aldiz lortu dugu”. Bide horrekin jarraitzea espero du Pazosek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.