
Irun Iruten Euskara Elkartearen ekimenez, Alberto Iñurrategi goi mailako mendizaleak Porrotaren alde ikus-entzunezkoa aurkeztuko du etzi. Ospitale Zaharreko areto nagusian izango da emanaldia, 19:30ean. Lanaren gaineko honako azalpenak eman ditu Iñur...

Irungo Mugikortasun Astearen barruan argazki lehiaketa antolatu zuen udalak. Bihar da lehiaketara argazkiak aurkezteko azken eguna. Lehiaketaren oinarriak zeintzuk diren ezagutzeko eta argazkiak nora bidali behar diren jakiteko Irungo Udalaren webgunea...

Udazkenean Hondarribiko agenda kultura ekitaldiz beteta egongo da. Horrela, adin mota guztientzako ekitaldiak antolatu ditu Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak, era askotakoak: antzezlanak, hitzaldiak, musika, erakusketak… Honakoa da Neguko Jardu...

Larunbat arratsaldean jokatu zuten Lezoko Gezala Auditoriumean Gipuzkoako Kantu Txapelketaren lehenengo saioa egin zuten. Aretoa goraino bete zen, parte hartzaileen senideez, lagunez eta beste hainbat kantuzaleez. Bertan, eskualdeko ordezkari bakarrak ...

Primerako giroa, primerako laguntzaileentzat. Albaolak deituta I. Auzolan Eguna ospatu zuten lehengo larunbatean San Pedron, Ondartxoko Itsas Interpretazio Zentroan. Jende asko bildu zen deialdira, Albaolako aspaldiko lagunak batzuk, Ondartxora lehen aldiz joandakoak beste hainbat. Guztira, 40 boluntario inguru. Primeran pasatu zuten denek, eguraldia lagun, lantaldeetan antolatuta, eta Albaolako kide Mikel Leozek zehaztu duenez «goiz batean antolatu daitezkeen lan errazak egiten». Inguruko belarrak garbitzen aritu ziren batzuk, beste batzuk ontziak konpontzen aritu ziren, eta belak josten egon zenik ere izan zen. Baina noski, dena ez zen lana izan. Txikienek jolasteko aukera ere izan zuten, eta helduek lan egin ondoren sardina erreak jan zituzten. Ontziak eraiki baino gehiago Ontzigintzarekin lotzen da Albaolaren jarduna, eta ulertzekoa da. Baina ontziak eraikitzeaz gain, badira Itsas Interpretazio Zentroan egin daitezkeen beste hamaika lan. Ikerkuntza dela, mantenu lanak direla, … Leozek azaldu duenez, horien bidez boluntario gehiago erakarri nahi dituzte Ondartxora, eraikuntzan bere burua ikusten ez dutenek, zer egin izan dezaten eta norbere gustuei eta interesei ere tokia eginez. Horregatik aurrerantzean Auzolan Eguna urtean behin ospatzeko asmoa iragarri dute. Auzolan Taldea eratuz Albaola sortuz geroztik, handituz joan da urtetik urtera elkartearen inguruan lanean dabilen boluntario taldea. Gaur egun 60 inguru dira. Horiei guztiei, zein itsas ondarearen ingurukoak [...]

Orain dela bi urte elkartu ziren lehenbizikoz, eta orduan erabaki bezala, aurten bigarrenez bilduko dira 1949. urtean jaiotako antxotar eta molinaotarrak. Azaroaren 12an egingo dute bazkaria, Donibaneko Camara jatetxean. Bazkariaz gain, hainbat ospakiz...

Hauteskunde mahaiak osatuko dituzten pertsonak aukeratzeko zozketa egingo dute etzi. Goizeko bederatzietan hasiko dira zozketa egiten udaletxeko pleno aretoan.

Azken bi urteotan Irungo Udalak zerbitzu publikoen tasak eta udal zergak izozteko erabakia hartu badu ere, irundarrek batez bestean %3 gehiago ordaindu beharko dituzte zerga horien 2012an. TAO eta garabi zerbitzuen kasuan, aldiz, %20 igoko da ordaindu beharrekoa. Tasa horiek 2005etik izoztuta egon dira, eta Udal Gobernuaren arabera, zerbitzua defizitarioa den heinean, prezioak “eguneratu” behar ziren. Etxebizitzaren eta ibilgailuen gaineko zergetan salbuespenak egingo dituzte, eta diru sarrera gutxien dituztenei hobariak eskainiko dizkiete. Erabaki horiek herenegungo udalbatzarrean hartu zituzten zinegotziek. Bilduko Udal Taldeak, bere partetik, argi utzi du “krisia ez dutela herritarrek sortu, eta ez dutela beraz, haiek ordaindu behar”. Irunek Gipuzkoako langabezia tasarik altuenetakoa, %14, duela kontuan hartuta, herritarren beharretara egokitutako zerga sistemaren aldeko apustua egin du Bilduk. Horregatik, “udalari zergak eta tasak atalka aztertu eta bozkatzea” proposatu diote, Bilduko ordezkari Oinatz Mitxelenaren arabera. Irungo Bildu iragan astean gainontzeko alderdiekin bildu zen atalka bozkatzearen proposamena azaltzeko, «eta hurrengo urtera begira horretan lan egiteko konpromisoa hartuko dugu». Gainera, “beharren arabera egin behar dira igoerak, eta udalaren ekonomia bestela antolatu behar dela uste dugu, herritarren beharren arabera”. Azpiegiturak eta hobariak Kultur eta kirol ekipamenduak, gainera, doan izan beharko luketela uste dute Bilduko kideek. Hala, horren kontrako adibide bezala, Oiasso museoaren aretoa alokatzeko [...]

Hondarribiko ikastoletako 500 ikasle inguruk zesta punta ezagutzeko aukera izan zuten astelehen arratsaldean Jostaldi pilotalekuan. Erkiaga eta Hernandezek, Egiguren II eta Barrenetxearen aurka partida jokatu zuten, eta paper urdin eta gorriak banatu ...

Hondarribitik bi autobus irtengo dira larunbatean Bilbon Gernikako Akordioak deituta egingo duten manifestaziora joateko. Txartela Muara tabernan eskura daiteke, eta gazteek deskontua izango dute.


Gaizki etiketatutako 400 kilo berberetxo atzeman zituzten Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzuak eta Ertzaintzak igandean mugan. Ohiko kontrol batean ohartu ziren Irlandatik Vigora (Galizia) zihoan kamioian gaizki etiketatutako berberetxoak zeudela, eta san...

Gomazko Paletan, Batzokiko Otegi eta Santamariak 25-21 irabazi zituzten Aiako pilotariak. Talde bereko Javier Martinez eta Ignazio Martinezek, berriz, galdu egin zuten Lagunak taldekoen aurrean, 25-23. Eskuz binakakoan EPLEko Romero eta Arzadunek 22-2 ...

Familia konstelazioen gaineko tailerra egingo dute hilaren 29an Gurutzearen Alabak ikastetxean. Eduardo Ibarmiak emango du tailerra eta egun osokoa izango da. Parte hartu nahi duten lagunek edo informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 658 72 82 85 te...

Urtero bezala, jubilatuen elkarteek ikasturte berrirako irteera egutegia prestatu dute. Hilaren 22an, larunbata, hasiko dira irteerak egiten eta lehenengoa, Orio eta Zarautz arteko ibilbidea izango da. Parte hartu nahi duten lagunek, topoko geltokira j...

Haurrentzako bi ikastaro, eta bost gazte eta helduentzat. Horixe Trintxerpeko kirolgunean Pasaia Kayak-ek 2011/2012 ikasturterako atondu dute kirol eskaintza. Ikastaroak martxan diren arren oraindik bada izena ematerik. Azokara bertara joz eman daiteke izena, edota 943 39 97 53 telefono zenbakira deituta eta trintxerpekokirolgunea[abildua]pasaiakayak.com helbidera idatzita. Pilates. Astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara, 19:00etatik 20:00etara eta 20:00etatik 21:00etara. Bazkideek 150 euro eta bazkide ez direnek, 224,90 euro. Aerobic. Astearte eta ostegunetan, 10:00etatk 11:00etara, edota astelehen eta asteazkenetan, 18:30etik 19:30era eta 19:30etik 20:30era.150 euro babazkideek eta 224,90 bazkide ez direnek. Taekwondo. Astelehen eta asteazkenetan, 18:30etik 19:30era. Bazkideentzat 37 euro hilean, eta bazkide ez direnentzat 42,20 euro Karate. Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 20:30etik 22:00era. Bazkideentzat 37 euro hilean, eta bazkide ez direnentzat 42,20 euro. Kapoeira. Astearte eta ostegunetan, 20:30etik 22:00etara. Bazkideek 36,80 hilean, eta 42 euro bazkide ez direnek. Wing Tsun Judoa. Astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 20:30era, eta larunbatetan, 11:30etik 13:00etara. Bazkideentzat 37 euro hilean, eta bazkide ez direnentzat 42,20 euro. Haurrentzako kapoeira. Astelehen eta asteazkenetan, 17:30etik 18:30era. 31.50 euro hilean. Gimnastika erritmikoa. Astelehen eta asteazkenetan, 17:30tik 18:30era. 31,50 euro.

Bidea aurkitu ezinean, seigarren jardunaldiko partida galdu zuen Hondarribiko futbol taldeak Bergararen aurka, larunbatean, etxean. Horrela, hamaseigarrenak dira berdeak sailkapen orokorrean, lau punturekin. Elgoibarren jokatuko dute datorren larunbate...

Bihar Bularreko Minbiziaren Kontrako Eguna egingo dutela eta, hainbat ekimen egin zituzten atzokoan azoka eguna zela baliatuta. Besteak beste, informazio guneak jarri zituzten herriko hainbat puntutan: Kutxaren aurrean, Biteri kalean, Iztietan, anb...

Atzo arratsaldean ordenantza fiskalak aurkeztu zizkieten herritarrei udaleko kideek. Zergak eta tasak %3 igotzea aurreikusi dute, eta behartsuenei OHZ Ondasun Higiezin gaineko Zerga, zaborra eta ura ordaintzeko laguntzak eman dizkie udalak. Horien bate...

Lehenik eta behin agurra bidali nahiko nizuke, izan ere, nik dakidala, ez nik ez eta egungo udalbatzarreko inongo beste zinegotzirik ere ez, ez dugu aukerarik izan zurekin aurrez aurre eztabaidatzeko zuk buru duzun azpiegituraren gainean. Hau epe motzean zuzenduko duzula itxaron dut, baino lerro hauek baliatu nahiko nituzke Atlantic Logistic Forumen zuk esandakoak iruzkintzeko. Ez gara nekatuko esaten azpiegitura baten handitzeak ez dakarrela berez trafikoen gorakada, trafikoak merkatuaren menpe daudelako. Denbora askoan defendatu dugun bezala, eta orain beste hainbat erakundek defendatzen duten eran, -Espainiako Sustapen Ministerioa eta Estutuko Portuak kasu- etorkizuna azpiegituren arteko elkarlana da, Bilbo eta Pasaiako portuen arteko elkarlana, alegia. Defendatu dezaket trafiko berriak erakarri behar direla, hori bai, eta zentzu horretan nire iritzi apala ematen ausartuko naiz. Ezin dut ulertu nola uzten diren alferrik galtzen Pasaiako portura iparraldeko itsasertzeko autoen edota bidaiarien trafikoak erakartzeko aukerak. Trabarik eragiten ez duten merkantziak dira horiek eta inguruan bizi diren herritarrekin bateragarriak. Behintzat zerbaitetan bat gatoz Lucio jaunarekin: “hiria-portuaren arteko harremanetan gatazka larriak daude eta portuaren jarduerak ingurumenean inpaktu handiak eragiten dituela: zarata, atmosferaren kutsadura, baita zoru eta urarena ere”. Baina inpaktu hauen gutxitzea zure ardura da, portuan lan egiten duten enpresei neurriak har ditzatela exijituz, Pasaiako udaletik zein nire alderditik [...]