Emakume bat erasotu dute asteburuan
Gizon batek ustez 26 urteko emakume bat erasotu zuen Errenteria-Oreretan joan den igandean. Gertaerak goizeko zazpi eta erdietan izan ziren, emakumea bere etxeko atarira sartu zen unean. Errenteriako Ertzain Etxetik jakinarazi dutenez, bertan erasotzai...
Gizon batek ustez 26 urteko emakume bat erasotu zuen Errenteria-Oreretan joan den igandean. Gertaerak goizeko zazpi eta erdietan izan ziren, emakumea bere etxeko atarira sartu zen unean. Errenteriako Ertzain Etxetik jakinarazi dutenez, bertan erasotzailearekin topo egin zuen, eta azken horrek telefono zenbakia emateko eskatu zion. Emakumeak ezetz esan zion.
Horren ondoren, emakumearen atzetik joan zen erasotzailea, etxera sartzeko asmoarekin. Emakumeak orduan, etxera sartzen ez ziola utziko eta senarra barruan zegoela esan zion.
Hala ere, gizonak indarrez etxean sartzea lortu zuen, eta emakumeak aurre egin zion. Gizonak orduan, aurpegian zaplastekoa eman zion, eta eskaileretatik behera erori zen emakumea. Erorita zegoela, erasotzailea hurbildu eta sakelekoa lapurtu ondoren alde egin zuen.
Emakumeak salaketa jarri du erasotzailearen kontra Ertzaintzak Errenterian duen komisaldegian. Azken hori ez dute atxilotu oraindik eta une honetan, hura atzemateko ikerketa zabalik dago.
