
Etzi, Udal Txistulari Taldeko kideek Beraun auzoko txokoak alaitzen ariko dira, goizeko bederatzietatik aurrera.

Kataluniako Akordeoien Orkestraren XX. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartuko du Trintxerpeko Illunbe Akordeoi Orkestrak. Sabadelleko Orkestrak gonbidatu du talde pasaitarra, eta bi kontzertu emango dituzte han, Jose Juan Zubillagaren zuzendaritzapean. Lehen kontzertua, biharkoa (hilak 22) Sabadellen bertan emango dute, eta etzi, igandea, Bartzelonan dute kontzertua. Bost lan interpretatuko ditu Katalunian Trintxerpeko orkestrak: Piratas del caribe, En un mercado Persa, Danzas Dálmatas, Wets Side Story eta Poeta y aldeano.



Datorren ostegunean, hilaren 27an, bilduko da Lezoko Jai Batzordea. Bilera Kultura Aretoan izango da, 19:30etik aurrera. Herriko eragileek ohiko bi gaiez gain (aurreko bileren aktak sinatu eta bakoitzaren proposamenak aztertu), beste hiru gai jorratuko...

Pasa den asteburuan huts egin zuen Beti Onak etxean Martuteneren kontra (2-2 berdindu zuen), baina oraingoan garaipenaren bila aterako da Euskaldunaren kontra. 18:00etan izango da lehia bihar, Andoainen. Touring, berriz, Mariñori irabazita, lasaiago i...

Kostaldeari begirada kuttun bat izenburupean argazki erakusketa jarri du Patxi Badiolak Xenpelar etxean. Gaur arratsaldean izango da inaugurazioa eta azaroaren 12ra arte ikusi ahal izango dira irudiak. “Obra honetan Patxik oso era xume eta pertso...

EMKE Errenteriako Musika Kultur Elkartearen bandak kontzertua emango du bihar, Foru plazan, 20:00etatik aurrera. Herritar guztiak daude hara joatera gonbidatuta.

XXX. Umorezko Antzerki jardunaldiek San Pedro eta Antxo hartuko dute bigarrenez asteburuan. Kalitatezko egitaraua dago aukeran, ondoren zehazten den egitarauarekin: Gaur Markeliñe. Uharte ezezaguna. 15:00etan, San Pedroko Udal Aretoan. Bihar Ramon Agirre, May Gorostiaga eta Hortzaka. Xentimorik gabe, Klowntakatilu eta Eguzkilore antzezlanak taularatuko dituzte hurrenez hurren, 22:30etik aurrera, Antxoko Kultur Etxean. Etzi Las Grotesques. Sin balas, 22:00etan, San Pedroko Udal Aretoan.

Datorren asteazkenean, hilaren 26an, ezohiko osoko bilkura egingo dute. Bertan, hiru puntu jorratuko dituzte. Udalbatzarra 19:30ean, hasiko da, ohi bezala. Lehenengo puntuan, San Markoko Mankomunitatean udalak duen ordezkaritza aldatzeko proposamena az...

Landarbaso Abesbatzak kontzertua emango du etzi Urruñako elizan. Lehenik, Euskal Herria Cantat tailerrean parte hartzen dutenek egingo dute emanaldia, 18:30ean hasita eta ondoren, Errenteria-Oreretako abesbatzak emango du kontzertua. Emanaldia ikustek...

Puntu motzean izeneko erreportajeak egiten ari dira, Gpuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako antolatzaileak bertsolariekin. Nola bizi dute txapelketa? Nola prestatzen dira? Noiz? Non? Eta norekin? Galdera horiei guztiei erantzuten saiatzen ari dira...