Beti Ona-Usurbil, Dunboa Eguzki-Touring, asteburuko partidak
Erregional Preferenteko herriko bi taldeek larunbatean izango dituzte lehiak jardunaldi honetan. Beti Onak Usurbil taldea hartuko du Beraungo futbol zelaian. Sailkapenean antzeko daude bi taldeak: errenteriarrak laugarren hamabost punturekin, eta usurb...
Erregional Preferenteko herriko bi taldeek larunbatean izango dituzte lehiak jardunaldi honetan. Beti Onak Usurbil taldea hartuko du Beraungo futbol zelaian. Sailkapenean antzeko daude bi taldeak: errenteriarrak laugarren hamabost punturekin, eta usurbildarrak seigarren bi puntu gutxiagorekin. Lehia borrokatua izango dela espero daiteke. 16:00etan hasiko da.
Touringek, berriz, etxetik kanpo izango du partida, Irungo Dunboa Eguzkiren zelaian. Sailkapenari begiratuta, ez da partida zaila izango Touringentzat irundarrak azken aurrenak direlako eta errenteriarrak, berriz, bosgarrenak. Lehia 19:30ean izango da, Gal estadioan.
