Datorren urterako zerga ordenantzak onartu dituzte, KPIren igoerarekin
KPIra mugatu dute datorren urterako zerga eta tasen igoera. Gobernu Taldeak atzo eraman zuen udalbatzarrera datorren urterako zerga ordenantzak aldatzeko proposamena, eta baita aurrera atera ere, horretarako alkatearen kalitatezko botoa beharrezkoa izan bazen ere. EB abstenitu zenez, zortzina botorekin berdinketa izan zen oposizioaren gainontzeko taldeek (PSE-EE, PP, EAJ) kontra botatu zuelako, eta gobernu taldeko kideek baino ez alde. Gaia aztertzeko nahiko denbora ez izana egotzi zion oposizioak Gobernu Taldeari, eta, honek bere aldetik “familia pasaitarren egoera ekonomiko zaila kontuan hartu eta ez gehiago itotzearen aldeko apustua” egin dutela defendatu zuen. Horrez gain, datozen hamar urterako Euskararen Plan estrategikoa onartu zuen atzo udalbatzarrak. Bilduk, EBk eta EAJk alde egin zuten; kontra PPk eta PSE-EE abstenitu egin zen. Mozioak Bost mozio ageri ziren atzoko gai zerrendak. Lehenengo biak PSE-EEk aurkeztu zituen, baina udalbatzarrak ez zituen onartu. PSE-EEk aurkeztutako lehen mozioa hondakinak biltzeko sistemaren gainekoa zen, baina Bilduk eta EBk mozioa alternatiboa aurkeztu zuten, moratoria eskatuz, eta azken mozio honek egin zuen aurrera. PSE-EEk aurkeztutako bigarren mozioa, zaharren egoitzen defizitaren gainekoa, atzera bota zuen plenoak, eta horren ordez, Bilduk aurkeztutakoa onartu, nahiz eta honek aurrera egin zezan alkatearen kalitatezko boroa beharrezkoa izan. EAJk beste bina mozio aurkeztu zituen. Biziberritzearen gainekoa bat eta kale [...]
KPIra mugatu dute datorren urterako zerga eta tasen igoera. Gobernu Taldeak atzo eraman zuen udalbatzarrera datorren urterako zerga ordenantzak aldatzeko proposamena, eta baita aurrera atera ere, horretarako alkatearen kalitatezko botoa beharrezkoa izan bazen ere. EB abstenitu zenez, zortzina botorekin berdinketa izan zen oposizioaren gainontzeko taldeek (PSE-EE, PP, EAJ) kontra botatu zuelako, eta gobernu taldeko kideek baino ez alde. Gaia aztertzeko nahiko denbora ez izana egotzi zion oposizioak Gobernu Taldeari, eta, honek bere aldetik “familia pasaitarren egoera ekonomiko zaila kontuan hartu eta ez gehiago itotzearen aldeko apustua” egin dutela defendatu zuen.
Horrez gain, datozen hamar urterako Euskararen Plan estrategikoa onartu zuen atzo udalbatzarrak. Bilduk, EBk eta EAJk alde egin zuten; kontra PPk eta PSE-EE abstenitu egin zen.
Mozioak
Bost mozio ageri ziren atzoko gai zerrendak. Lehenengo biak PSE-EEk aurkeztu zituen, baina udalbatzarrak ez zituen onartu. PSE-EEk aurkeztutako lehen mozioa hondakinak biltzeko sistemaren gainekoa zen, baina Bilduk eta EBk mozioa alternatiboa aurkeztu zuten, moratoria eskatuz, eta azken mozio honek egin zuen aurrera.
PSE-EEk aurkeztutako bigarren mozioa, zaharren egoitzen defizitaren gainekoa, atzera bota zuen plenoak, eta horren ordez, Bilduk aurkeztutakoa onartu, nahiz eta honek aurrera egin zezan alkatearen kalitatezko boroa beharrezkoa izan.
EAJk beste bina mozio aurkeztu zituen. Biziberritzearen gainekoa bat eta kale garbiketaren gainekoa bigarrena. Biak bota zituen atzera plenoak. Biziberritzearen atalean, Gobernu taldeak aurkeztutako erantzuna onartu zuen udalbatzarrak.
Ulian ehiza debekatzea onartu zuen ere udalbatzarrak. Eguzki Talde Ekologistak hala eskatuta, Bildu bere egin eta udalbatzarrera eramandako mozioa onartu zuen plenoak.

