Branka Itsas Ondarea izena hartuko du Hendaia eta Hondarribiko herritarrek Bidasoa eskualdeko itsas ondarea berreskuratu eta konpartitzeko elkarrekin sortuko duten elkarteak. Andoni Etxarri hendaiarra elkartearen bultzatzaileetako bat da eta bere esane...
Joni D. musikari ohi bartzelonarrak Que pagui Pujol (Pujolek ordain dezala) liburua aurkeztuko du bihar, hilak 30, Kabigorri Ateneoan, 18:30ean. Joan den mendeko 80. hamarkadako Bartzelona hiriko punk mugimenduari atzera begirada da, mugimendu horren p...
Hondarribian jokatuko dute gaur Gpuntua: 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako hirugarren saioa. Jostaldi pilotalekuan izango da, 17:30etik aurrera, eta Oarsoaldeako bi bertsolari izango dira taula gainean: Alaia Martin, oiartzuarra eta Haritz Casabal, antxotarra. Bi horiez gain, ondorengo lau bertsolariak ariko dira nor baino nor: Aitor Sarriegi, Amaia Agirre, Iñigo Izagirre eta Nahikari Gabilondo. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Itziar Etxezarreta ariko da. Saioa antolatzeko lanetan Hondarribiko Udalaren eta Txingudiko Bertso Eskolaren laguntza izango du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Sarrerak saioa aurretik leihatilan eskuratu ahal izango dira. Final-laurdenetako sarrera arruntak hamar euro balio du, 16 urtetik beherakoentzat bost euro, eta Bertsozale elkarteko bazkideentzat zazpi. Jon Martin, Idiazabalen Bihar, bestalde, Jon Martin oiartzuarra final-laurdenetako laugarren saioan ariko da Idiazabalen. Zuzenean final-laurdenetako lehian sartu da Martin, aurreko txapelketan egindako lanari esker. Ainhoa Agirreazaldegi, Felix Zubia, Nerea Elustondo, Oier Aizpurua eta Uxue Alberdi izango ditu kontrario oiartzuarrak. Igarondoko pilotalekuan izango da saioa 17:30etik aurrera, eta Inaxio Usarralde izango da aurkezlea.
HOBE programaren bi zutabe nagusiak dira elikadura eta jarduera fisikoa. Horrela, Gorka Txapartegi sukaldariak eta Ander Ugarte dietistak Itsas Lur elkartean sukaldaritza osasuntsurako tailerrak egiten ari dira, eta tailer horietan izena emateko aukera dago oraindik. Tailerrak hilaren 3an (etzi), 9an eta 16an izango dira, arratsaldeko seietan, eta izena eman nahi dutenek, 943 11 12 84 telefono zenbakira dei dezakete, edo kirolak@hondarribia.org helbidera idatzi. Udalak eta Osasun Kirolek haurren gizentasuna ekiditeko HOBE programaren bosgarren ekitaldia duela hilabete martxan jarri zuten, eta `Ikasi osasuntsu jaten eta mugitu!´ leloarekin, haurrengan bizimodu osasuntsua bultzatzea dute helburu.