Lehen Mailako Batzokikoren bi aurpegi, asteburuan
Gipuzkoako Txapelketako partidak izan dira asteburuan, eta gomazko paletan, nagusien lehen mailan, ezin izan zuen Imanol Otegi eta Jon Ormaetxeak osatutako Batzokiko taldeak Usurbil garaitu, eta 25-20 galdu zuen. Javier Martinez eta Ignacio Martinezek ...
Gipuzkoako Txapelketako partidak izan dira asteburuan, eta gomazko paletan, nagusien lehen mailan, ezin izan zuen Imanol Otegi eta Jon Ormaetxeak osatutako Batzokiko taldeak Usurbil garaitu, eta 25-20 galdu zuen. Javier Martinez eta Ignacio Martinezek osatutako Batzokiko taldeak, berriz, 25-24 irabazi zuen Altzatarra Ien kontra.
Honakoak izan dira gainontzeko emaitzak:
Pala motza nagusiak. 2. maila.
Txost 1 40-Landare 1 (Iñaki Elorza-Imanol Lujanbio) 24.
Landare 2 (Richard Benoit-Ruben Pichel) 40-Atxurbide 26.
Eskuz binaka nagusiak. 3. maila.
EPLE 1 (Jon Romero-Eneko Arzadun) 5-Hondarribia 22.
EPLE 2 (Donibane Zangitu-Antton Aranburu) 22-Intxaurre 2 7.
Eskuz binaka kadeteak. 3. maila.
Antigua 22-EPLE 2 (Maritxu Oiartzun-Ander Mariñelarena) 16.