San Mamesera bidaia antolatu dute
Hondarribiko Athletic Lagun Taldeak San Mamesera bidaia antolatu du Granadaren kontrako partida ikusteko. Hilaren 25ean edo 26an jokatuko dute partida, baina ordutegia ez dute zehaztu oraindik. Horrela, larunbatetik aurrera bidairako izena eman daiteke...
Hondarribiko Athletic Lagun Taldeak San Mamesera bidaia antolatu du Granadaren kontrako partida ikusteko. Hilaren 25ean edo 26an jokatuko dute partida, baina ordutegia ez dute zehaztu oraindik. Horrela, larunbatetik aurrera bidairako izena eman daiteke Lagunak tabernan. Bazkideek 30 euro ordaindu behar dituzte, eta bazkide ez direnek, 75. Izena ematerakoan ordaindu behar da bidaia.