Ziklomotor kanpainan 343 ibilgailu kontrolatu dituzte
Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak sustatuta, Errenteriako Udaltzaingoak ziklomotoreen kontrol kanpaina egin du abuztuan eta irailean. Kanpaina horretan IAT Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egitea beharrezkoa dela...
Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak sustatuta, Errenteriako Udaltzaingoak ziklomotoreen kontrol kanpaina egin du abuztuan eta irailean. Kanpaina horretan IAT Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egitea beharrezkoa dela gogorarazi dute udaltzainek.
Epe horretan 343 ziklomotor kontrolatu dituzte udaltzainek. Horietatik 40k jaso dituzte zigorrak, eta gainontzeko 303 gidariak behar bezala zirkulatzen ari ziren.
Adin eta sexuari begiratuta, arau hausteetan gehien nabarmentzen den tartea 21-45 urteko gizonena da, 27 salaketekin.
Udaltzaingotik gogorarazi dute derrigorrezkoa dela zehaztutako epeetan IAT egitea, “hala egin ezean arau hausketagatik salatuak izango baitira”.