
Kintoen bazkariak ohikoak izaten diren garai honetan, 1945. urtean jaiotakoek ere bazkaria egingo dute. Hala, azaroaren 12rako egun osorako ekitaldiak prestatu dituzte. Madalena Ermitan meza izango dute lehenik, 13:00etan, eta handik bazkarira joateko ...

Igandean hasi ziren Neguko Jardunaldiak, Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketako kanporaketarekin. Hala, euskara hutsezko ekitaldiak prestatu dituzte abendura arte hirian, eta hilaren 13an Kalean Kantuz berezia egingo dute Gipuzkoa plazan. Ondoren, Klink elkartean, herri bazkaria egingo dute, eta bertara joateko sarrerak salgai daude igandera arte, San Pedro kaleko Jamones Jon Alzaga dendan. Menua ondorengoa izango da: arrain zopa, biribilkia saltsan, whisky tarta, kafea eta kopa: 20 euro prezioa du bazkariak.

Irun Iruten Euskara Elkarteak Mintzalaguna programaren bosgarren ekitaldia aurkeztu zuen ostiral goizean Irungo Palace tabernan. Irungo zein Hondarribiko Kultura zerbitzuek eta bi hirietako euskaltegiek bat egin dute aurten ere Mintzalaguna ekimenarekin. Mintzatxoko bat irudikatuz, hiru mahairen inguruan eserita, Palceko terrazan aurkeztu zuten Mintzalaguna ekimena. Erdiko mahaian Rikardo Etxepare Irun Iruten elkarteko kidea eta Irun eta Hondarribiko Euskara zinegotziak, Fernando San Martin eta Txomin Sagarzazu, eseri ziren. Ezkerreko mahaian euskaltegietako arduradunak (AEK, Herri Jakintza eta bi hirietako udal euskaltegiak), eta eskuinean iaz mintzalagun eta mintzakide izandako zenbait lagun. Aurtengoa bosgarren urtea izango da Irun Iruten euskara elkarteak euskara mintzatuz ikasi nahi dutenak eta euskal hiztunak elkartzen hasi zenetik. Rikardo Etxepare elkarteko arduradunak azaldu duenez, programaren helburua euskara irakastea da, baina modu ez-formalean. “Saio hauek ez dira klaseak eta mintzalagunak ez dira irakasleak, euskaraz mintzatzeko saioak eta euskaraz hitz egiteko lagunak baizik”, argitu zuen. Mintzalagunak eta kideak Iaz 123 lagunek parte hartu zuten Mintzalaguna ekimenean. Bost bat laguneko taldetxoak osatzen dituzte, eta ekintza sozial baterako elkartzen dira. “Kafea hartzeko izan daiteke, ibiltzera joateko, leku bat bisitatzeko… Parte hartzeko bi baldintza besterik ez dira bete behar: batetik, euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila edukitzea eta, bestetik, astean behin ordubete inguruko tartea ateratzea”, gaineratu zuen Etxeparek. [...]

Argoiak kultur elkarteak gaurkotasun handiko ekitaldia prestatu du aste honetarako: Gure aurrezkiak. Iragana, oraina eta etorkizuna goiburuko hitzaldia. Bihar izango da, arratsaldeko bostetatik aurrera, Uztapide bertsolariaren kalean Argoiakek duen ego...

Gaur da azken eguna Irungo Elkartasunak antolatu duen sukaldaritza ikastaroan izena emateko. Azaroko lau astelehenetan egingo dute, 19:00etatik 21:00etara, Hazia elkartean. Hazian bertan eman behar da izena.

Donibane Eskubaloia elkarteko bi taldeek nabarmen galdu zituzten asteburuko partidak. Lurraldeko Lehen Mailako taldeak 21-33 galdu zuen etxean Amenabar Zarautzen kontra. Bigarren zatian egindako akatsek kondenatu zituzten arrosak. Lurraldeko Bigarren M...

Genealogia zaleak ostiralean bilduko dira Meaka Auzo Elkartearen egoitzan, 18:30etik 20:30era. Besteak beste, arbasoen gaineko informazio bilatzeko tresnak ezagutu eta zuhaitz genealogikoak sortzen trebatuko dira bildutakoak. Afigen genealogia zaleen e...

Etzi hasi eta hilaren 25era arte Dastatze eta Elkartze Afariak izeneko egitasmoaren zortzigarren ekitaldia egingo dute Hondarribiko bederatzi jatetxetan. Hondarribiko Ostalari Elkarteak adierazi duenez, berritasun bat gehitu dute aurten: 30 urtetik beherako herritarrentzat, 30 euroko bi afari egingo dituzte, hilaren 16an eta 23an, Alameda eta Abarka jatetxetan. Bi horiez gain, Sebastian, Sugarri, Laia, Batzoki, Enbata, Jaizkibel hotela eta Arroka Berri jatetxeek parte hartuko dute aurtengo egitasmoan. Bederatzi jatetxe Sugarri eta Sebastian jatetxeek irekiko dute gastronomia egitasmoa, ostegunean eta ostiralean hurrenez hurren. Sebastian jatetxeak lehenengoz parte hartuko du sukalde arteko jaialdian. Hilaren 10ean eta 11n, Abarka eta Laian egingo dituzte hurrengo bi afariak, eta azaroko hirugarren astean, hiru afari egingo dituzte Batzokin, Enbatan eta Jaizkibel hotelean. Jardunaldiak Arroka Berri eta Alameda jatetxeek itxiko dituzte. Jatetxeek prezio berezia jarriko dute afarietarako, 50 eurokoa hain zuzen.

Helitt Andaluziako konpainiak atzo jarri zituen urtarrilaren 3an martxan jarriko dituen Hondarribia-Bartzelona hegaldiko lehenengo txartelak salgai. Hegaldien kostua 60 eurokoa da, eta erreserbak egiteko www.helitt.com webgunean sartu behar da. 66 bid...

Pasaiako Portu Agintaritzaren administrazio kontseilua etzi (osteguna) bilduko da. Bertan aztertzeko izango dituzten gaien artean garrantzitsuena kanpo kaiaren ingurumen txosten berria izango da. Administrazio kontseiluko partaideen banaketa zein den j...

Izaskun Alvarezen Sauvage et tendre erakusketak estreinatu du …Por favor Irungo erakustareto berria. Guneak diseinu estudioaren eta erakusketa aretoaren ezaugarriak bateratzen ditu, eta Colon pasealekuko 9. zenbakian dago, baina Berrotaran kaleti...

Irungo Auntxa Trikitixa Eskolak antolatuta Urdanibiako I. Trikitixa Jaialdia egingo dute larunbatean Eihera plazan, arratsaldeko seietatik aurrera. Trikitixa Eskolako Iñaki Aranagak azaldu duenez, Auntxako eta Udal Kontserbatorioko ikasleek eskainiko ...

Meakako Adixkideak kultur elkarteak euskal kantu eta dantzen zaleak bildu nahi ditu igandean, Zabaltza plazan, 11:30ean hasita. Irungo Udalak babestutako ekimena da.

Heldu den ostiralean, azaroaren 4an, tripotxa prestatuko dute afaltzeko Pausuko Xaia ostatuan, eta folk irlandarra egiten duen Cel 3 musika taldeak gaua animatuko du. Bakalau elkarteak antolatzen du; gehiago jakiteko eta erreserbatzeko deitu honako tel...