Hondarribiko Bilduko kideek azaldu dutenez, Itsas Etxearen handitzeak 424.600 euro gehiago kostatuko du eta birgaitzeak, berriz, 121.300 euro gehiago. Erabaki hau Hondarribiko Udalak, «presaz eta gaia aztertzeko denborarik gabe» hartu duela salatu du...
Final-laurdena: Ander Lizarralde eta Unai Agirre kartzelatik oholtzara: Gpuntuaren eskutik
Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Sailak bi topaketa antolatu ditu hil honetarako, eta 2010ean diruz lagundutako gobernuz kanpoko erakunde eta elkarteek parte hartu ahal izango dute. Gobernuz kanpoko erakundeentzat, hilaren 10erako antolatu d...
Ligako laugarren garaipena lortu du Allerru saskibaloi taldeak. Pasa den ostiralean Zumarragako Aluminios Francisco Alberdi jaso zuen Bekoerrotan, eta hamazazpi puntuko aldea aterata irabazi zuten berdeek: 75-58. Sei jardunaldiren ondoren, sailkapeneko laugarren postuan daude lezoarrak, hamar punturekin. Denboraldi hasiera honetako egoerak ez du zerikusirik aurreko denboraldiarekin, orduan sei garaipen lortu baizituzten eta sailkapeneko beheko postuetan egon baitziren. Bihar berriro Bekoerrotan jokatuko dute, Donostiako Internacional taldearen kontra. Ohi bezala, partida 20:00etan hasiko da. Saskibaloi taldearentzat gauzak iaz baino hobeto badoaz, kontrakoa gertatzen da Allerru Jaizkibel areto futbol taldearekin. Asteburuan etxean galdu zuten, Oiartzun liderraren kontra. Gol bakarrarengatik galdu zuten: 4-5.Orain arte jokatu dituzten lau jardunaldietan garaipen eta berdinketa bana lortu dituzte, eta beste biak galdu. Preferentekoak, bana Futbolari dagokionez, Erregional Preferente Mailako taldeak porroten boladari agur esan dio. Zortzigarren jardunaldian Santo Tomas Lizeoaren aurka bana berdindu zuen Plazetan. Denboraldiko zazpigarren puntua lortu dute horrela. Hirugarren jardunaldian lortu zuten azken garaipena, eta asteburu honetan Tolosa Bren etxean eskuratu nahi dituzte hiru puntu. Emakumezkoen Ligan, Arrobi Berrik Allerru 3-1 garaitu zuten, Beraunen jokatu zuten eskualdeko derbian. Bost punturekin jarraitzen dute zuri-berdeek. Asteburu honetan atsedena egitea egokituko zaie lezoarrei. Lehen Erregionaleko taldeak, berriz, bere bolada onari eusten dio. Añorgaren etxean 1-2 irabazi zuten, eta [...]
Hungariako Cantemus Children´s Choir taldeak Portuko elizan abestuko du etzi. Tolosan azken egunetan egin duten Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketaren harira daude Euskal Herrian hungariarrak, eta hori baliatuz, Eskifaiak kontzertua antolatu du, udalaren laguntzarekin. Cantemus Children´s Choir Europako abesbatza ospetsuenetariko bat da, eta 2011ko Europako Sari Nagusia eskuratzeko bidean da. Emakumeen taldea 40 neskez osatutako taldeak arrakasta izugarria lortu zuen Tolosako Leidor antzokiko entzuleen eta epaileen artean iaz, eta Lehenengo Saria eta Grand Prix sariak eskuratu zituen nazioarteko abesbatzen lehiaketetan. Portuko elizako kontzertua 19:30ean hasiko da, eta polifonia eta folklore lanen errepertorioa aurkeztuko dute Hungariako abeslariek.
Hariketak; lotzea askatzea denean Ainara Lasa Perez oreretarraren argazki erakusketa berria ireki dute Kale Nagusiko Modotti tailerrean. Inaugurazio ekitaldia larunbatean egingo dute eguerdiko hamabietan erakusketan bertan, eta hilaren 20ra arte izango...
Frantziako Rhone-Alpes eskualdean kokatuta dagoen Plastipolis plastikoaren alorreko lehiakortasun polora bisita egin zuten urriaren 18an Bidasoa Bizirik, Mondragon Unibertsitatea, Bidasoa GBLHI eta eskualdeko plastikoaren alorreko Alkar Hydraulic Tools...
Anjel Lertxundik hitzaldia emango du bihar arratsaldeko zazpi eta erdietan udaletxeko areto nagusian, Kale Nagusiko 20an hain zuzen. Euskara, eskarmentutik da hitzaldiaren goiburua. Solasaldira bertaratu nahi dutenek sarrera doan izango dute. Anjel Ler...
Renferen aldirietako tren zerbitzuak atzerapenak izan ditu gaur goizean. Izan ere, zuhaitz bat erori da treneko katenariaren gainean. Renfe kudeatzen duen Adifek jakinarazi duenez, goizeko zortziak pasatxo zirela erori da zuhaitza katenariaren gainean....
pilota finalak