
Irailean hasitako bilerekin jarraituz, oraingo honetan Galtzaraborda eta Olibet-Ugarritzeko bizilagunekin elkartuko dira Julen Mendoza alkatea eta Luisma Diez Hirigintza zinegotzia. Astelehenean, 19:30ean, izango dira Galtzarabordako auzo elkartean, et...

Zeateakoizut kanpainak badu irabazlea

Kim Salmon Meets The Kill Devil Hills taldeak kontzertua eskainiko du bihar Psilocybenean gaueko hamarretatik aurrera. Sarrerak 15 eurotan salduko dituzte Psilocybenean eta 12 eurotan Bloody Mary-n lehenago erosita.

Kastro Berri tabernatik jakinarazi dutenez, bertso musikatuen emanaldia ez da gaur izango. Zehaztu dutenez, hala argitaratu dute Gotti-Betti agendan, baina akatsa da. Saioa hilaren 18an izango da, 20:30ean eta lau bertsolarik hartuko dute parte: Jon M...

Iragarrita dagoen eguraldi txarra dela eta, Santiagoko Deabruak aldeak antolatutako Izuaren Pasabidea bertan behera geratu da. Bihar gauean egitekoa zen, Dunboako bidegorrian. Sarrera erosi dutenei dirua itzuliko zaie. Horretarako, Gazte Informazio Bul...

Au Fémenin Pluriel goiburupean, kontzertu dantzatua eskainiko du Baiona Euskal Kostaldea Eskualdeko Orkestrak (BEKEO) heldu den ostegunean, hilaren 10ean, Varietes aretoan, 20:30etik aurrera. Kontzertu honetan bi piano jole, biolinista bat eta bi dant...

Sardinero taldearen kontra jokatuko du bihar Trintxer Hockey Taldeak, 16:00etan., Neurketa La Albericia zelaian jokatuko dute.

Terry Lee Hale taldeak kontzertua eskainiko du gaur Psilocybenean gaueko hamarretatik aurrera. Sarrerak bost euro kostatuko du.

Gorengo Mailan, Sanpedrotarrak Martutenen kontra du partida. Neurketa 15:30ean, da, Trintxerpeko Andonaegi zelaian.

Kontario zuzena hartuko du bihar Pasaiak Don Boscon. Urolarekin 14 puntutan berdinduta daude zuri gorriak, sailkapeneko laugarren eta bosgarren postuan hurrenez hurren, eta gogor borrokatu dute bi taldeak hiru puntuak nork poltsikoratuko. Partida 16:30...

Kabareta ekarriko du Orratx! antzerki taldeak, datorren asteburuan, Lezora. Hala ere, antzerki taldearen obrak ez du “glamourdun” kabareta, gain behera doan konpainia batena baizik: “Argiak erdipurdika, koloregabetutako dizdirak, urra...

Eskola Agenda 21en ikasturteko lehen foroa egingo dute datorren asteartean, Gezala Auditoriumean, 11:30etik aurrera. Bertan zaborrei eta hondakinei buruz iazko ikasturtean ikasleek egindako eskaerei erantzungo diete udaleko ordezkariek. 2011/2012 ikast...

1942. urtean jaio direnek hainbat ekintza antolatu dituzten azaroaren 27rako. 12.30ean Madalenaren ermitan meza izango dute, eta handik bazkaltzera joango dira Amulletara, Eliza kalean, 14:00etan. Interesdunek 40 euro sartuko dituzte azaroaren 23a bain...

Datorren asteartean herriko ikastetxeetako haurrek datorren ikasturteko Eskola Agendaren barruko hurrengo gaia aurkeztuko dute udaletxean: biodibertsitatea. Laugarren urtez egingo dute bat ekimenarekin, eta zortzi eskolek eta 3.583 ikaslek parte hartuk...

Zerbitzuaren arrakasta ikusita igandeetan ere jarriko dute tren berdearen zerbitzua, 2012ko uda arte. 741 lagunek egin dute aurtengo udan Irungo Ibilbide Meatzaria tren berdearekin, iaz zerbitzua martxan jarri zenean baino ia 600 lagun gehiago. Irugurutzetako labeetarako tren berdeak uztailean eta abuztuan egin ditu bisitak, asteartetik ostegunera; baina aurten izandako arrakastaren ondorioz, igandeetan ere hartu ahalko da meategietako trena, udako zerbitzua abiatzen den arte. 11:30ean abiatuko da Oiassoko kanpoaldetik, igandero, ekaina bitarte. Asteazkenean egin zuten aurtengo udako balantzea, Oiasso museoan. Bertan izan ziren Miguel Angel Paez Irungo Udaleko Sustapen Ekonomikoko eta Ingurumen zinegotzia, Oiasso Erromatar Museoko kudeatzaile Cristina Agirre eta Juan Cruz Alberdi Behemendi Landa Garapenerako Elkarteko ordezkaria. Hirurak pozik agertu ziren udan tren berdeak izandako harrerarekin, eta arrakastaren arrazoietako bat hiru erakundeen arteko elkarlana izan dela esan zuten. Iazko udan egin zuten estreinakoz tren berdearen Ibilbide Meatzaria, Oiasso erromatar museotik abiatzen dena Aiako Harriko meatzetako eta burdina kizkaltzeko labeetako eremua bisitatzeko. Duela urtebete, gutxi gorabehera, joan den udako balantzea egin zuten, eta zerbitzuko arduradunak pozik agertu ziren lortutako emaitzekin. 2010eko udan 162 lagunek hartu zuten Behemendiren trena meategiak ezagutzeko. Iaz pozik bazeuden, aurten, zer esanik ez. «Txartelik ez!» zioen kartela egunero eskegi behar izan zuten, goizez zein arratsaldez. Eskaintza turistikoa [...]

Klasiko bat da Pasaiako haurren artean. Antxoko liburutegiak antolatzen duen Gabonetako Marrazki Lehiaketak 48. ekitaldia du aurten eta dagoneko martxan da. Urtero bezala, 4 eta 14 urte bitarteko umeek parte har dezakete; Pasaian bizi edo Pasaiako ikastetxeetan ikasten duten haurrek. Izan ere, Pasaia-Lezo Lizeoa, Karmengo Ama eta La Anunciata ikastetxeekin elkarlanean bideratzen da lehiaketa. Eskoletan banatzen dizkiete haurrei marrazkiak egiteko orri formatudunak eta bertan jasotzen dira egindako lanak. Hala ere, Pasaiakoa izan eta udalerritk kanpo ikasten ari diren umeek orri formatudunak eskatu ditzakete liburutegietan.Lanak aurkezteko epea azaroak 25an bukatzen da.

Irungo Udaleko Bide Publikoko arloak eta Gureak Taldeako Goroldi lorezaintza enpresak hiriko lorategietara bisitaldiak antolatu dituzte datozen asteetarako, Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren ikasturteetako neska eta mutilentzat. Helburua da ikasleek udazkeneko landatze lanak eta mintegian egiten den jarduera gertutik ezagutzea. Jarduera hau urtean bitan egiten da, udaberrian eta udazkenean. Cristina Laborda arloko ordezkariak adierazi duenez, helburua “neska-mutilek hiriko lorategien, biribilguneen edo parkeen atzean dagoen lana ezagutzea da. Haiei botanikako klase praktiko bat eskaintzea eta instalazio interesgarri bat, gure mintegia, ezagutzeko aukera ematea”. Labordarentzat garrantzitsua da, landare motak ikasteaz gain, balioen ikasketa ere egiten dela, “gazteek landatzea zenbat kostatzen den ikusten dutelako eta horren atzean dagoen lana ikusita, berdeguneak zaintzea eta mantentzea garrantzitsua dela konturatzen direlako”. Azaroko bisitaldi hauetan garai honi dagozkion landareak eta landatze-lanak aurkezten zaizkie eta neguari begira prestatzen direnak ere bai (esate baterako tulipanak, pentsamenduak, dragoi-muturra, ahuntz-prakak…). Geroago, maiatza-ekaina bitartean egiten diren bisitetan ikasleek beste landare batzuk ikusteko aukera izaten dute, adibidez: baltsaminak, tajeteak, penisetum, begoniak, ageratoak… Eskolatik mintegira eta mintegitik lorategira Bisitaldi tren berdean egingo dituzte eta hori ordu ingurukoak izango dira. Trenak ikastetxeetan jasoko ditu ikasleak eta mintegiraino eramaten ditu lehendabizi eta, eskola-lorategira ondoren. Bidaia amaitu baino lehen, bisitariei lore bana oparitzen zaie eta fitxa didaktiko bat [...]

Eskubaloian, eskualdeko derbia dago asteburuan. Donibanek Galtzarabordako kiroldegian du partida, Ereintzaren kontra, 17:30etik aurrera. Lurralde Mailako bigarren taldeak, berriz, etzi du partida, Donibaneko kiroldegian, 12:00etan, Legazpiko Talleres O...

Herrera, 17:30ean. Bertan dute zita zale zuri-urdinek bihar. Rotetaren kontra jokatzen du Trintxerpek. Printzipioz Roteta baino hobeto ari da Trintxerpe, eta JOsu Zubiaren mutilek, abantaila baliatu nahi dute, bigarren astez jarraian hiru puntuak gehit...

Jarduerak berriro antolatuz gero, badia barruko portuak etorkizuna duela uste du LABek. Baliabideak optimizatu eta bezero berriak erakartzeko garaia dela uste du sindikatu abertzaleak. “Irmotasunez” defendatzen du LABek badia barruko portuaren etorkizuna, eta zentzu horretan, “badiaren eraberritzearekin batera portuko jarduerak berriz ere antolatuko” direla, eta “gatazkatsuak izan daitezkeen gaiak inguruko udalekin adostuko” direla espero du sindikatuak. Hala eman zuen LABek aditzera atzo, Portu Agintaritzan egin zuten Administrazio Kontseiluaren aurretik eman zuen prentsaurrekoan. LABeko kideek esan zutenez, “portuko eragile guztiek baliabideak optimizatu” beharko lituzkete, bezero eta trafiko berriak erakartzeko, eta “portuaren eta portuko langileen etorkizuna bermatzeko”. “Kutsaduraren aurkako praktika onen eskuliburua” egin behar dela uste du LABek, eta “Portu Agintaritzak beste portuekiko merkatu kuota erakartzeko merkataritza estrategia zehatza” landu behar duela uste du. Finantzazioa ezbaian LABen ustez, “krisi egoeran inork ez ditu jarriko Jaizkibel txikitzeko beharrezkoak diren 800 milioiak”. Hori jakinik, Portu Agintaritzari portua “hiltzen” uztea leporatzen dio. “Azken ekitaldietan inolako justifikaziorik ez duen proiektuaren propaganda egiten Portu Agintaritzak diru publiko asko” gastatuko duela salatu du LABek, “portuak aurrekaririk gabeko lan eta antolaketa krisia” bizi duen bitartean. Gauzak horrela, azpiegitura «langile gutxirekin eta gutxi ordaindutakoekin eraginkortasunez eta lehiakortasunez kudeatzea ezinezkoa» dela gogorarazi dio LABek Agintaritzako buru Lucio Hernandori, eta “Pasaiako portuaren [...]