
Eskola Agenda 21en ikasturteko lehen foroa egingo dute gaur goizean, Gezala Auditoriumean, 11:30etik aurrera. Bertan zaborrei eta hondakinei buruz iazko ikasturtean ikasleek egindako eskaerei erantzungo diete udaleko ordezkariek. 2011/2012 ikasturtean, baina, Herri Eskolako eta Lezo Institutuko ikasleek jorratuko duten gaia bioaniztasuna izango da. Hasi dira ikastetxe horietan gaia lantzen. Horrela, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Altamiragain parkea bisitatu zuten, eta bertan egindako lanak ikusteko aukera izan zuten: zuhaixken landaketa, landare inbaditzaileen aurkako neurriak… DBHko 2. eta 4. mailakoek, berriz, Jaizkibelen egin zuten txangoa pasa den ostegunean. Mendi horretako ameztia berreskuratzeko lanak ikusi ahal izan zituzten ikasleek, baita sortutako urmaela ere. Txango hori, berez, urriaren 24ean egin behar zuten, baina eguraldi txarragatik bertan behera utzi zuten.

Vomito, Piorreah eta Odio taldeek Mogambon emandako kontzertuaren harira, Odio taldeak ondoko bideoa prestatu du. Ikus.

Azaroaren 20ko hauteskundeen harira, Amaiurrek lan ildoak aurkeztuko ditu etzi, 19:00etan, Niessen aretoan. Oro har, nazioak “aldaketa politiko eta sozialaren prozesuan behin betiko bakea, aitorpena eta konponbide demokratikoen agertokia” e...

Soroeta auzoa berritzeko eta kirol gunea egiteko lehiaketara 20 izan dira aurkeztu diren enpresak. “Obrarako kontratuan langabetu hondarribiarrek lehentasuna izateko klausula bat sartu dugu” esan du Juan Mari Altunak, Hondarribiko alkateord...

Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialdeko zenbait herrietan bilera irekiak antolatu ditu, heldu den urterako aurrekontu proposamena herritarrei azaltzeko. Irunen hilaren 10ean egingo dute bilera, Amaia Kultur Zentroan. Martin Garitano ahaldun nagusia berta...

Agerraldia egin dute gaur eguerdian LABeko kideek Oiartzunen. Ramon Vizcaino enpresan elkartu dira, “enpresa hori baita krisiaren erakusle garbienetako bat”. Krisian eraginen gaineko adierazpen osoa, honakoa bideoan:

Bidasoa Irun taldeak galdu egin zuen larunbatean Cangas Morrazo taldearen aurka (21-26), Zilarrezko Ligako zortzigarren jardunaldiko partidan. Irundarrak atzetik joan ziren markagailuan ia hasieratik. Cangas Morrazo multzoko talde indartsuenetakoa da, ...

Genealogia zaleak ostiralean bilduko dira Meaka Auzo Elkartearen egoitzan, 18:30etik 20:30era. Besteak beste, arbasoen gaineko informazio bilatzeko tresnak ezagutu eta zuhaitz genealogikoak sortzen trebatuko dira bildutakoak. Afigen genealogia zaleen e...

Hungariako Cantemus Children´s Choir taldeak Portuko elizan abestu zuen ostiralean. 40 neskez osatutako taldea Tolosan egin duten Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketaren harira izan da Euskal Herrian , eta hori baliatuz, Eskifaiak kontzertua antolatu zuen, Hondarribiko Udalaren laguntzarekin

FUTBOLA Bigarren B Maila Logroñes-Real Union 0-1 Erregional Ohorezko Maila Behobia-Hondarribia 0-2 Berio-Real Union B 4-2 Erregional Preferentea Santo Tomas-Dunboa Eguzki 0-1 Mundarro-Mariño 2-2 ESKUBALOIA Zilarrezko maila Gijon Jovellanos-Bidasoa Irun 24-23 MAHAI TENISA Gizonen Superdibisioa UCAM Cartagena-Leka Enea 3-1 Emakumeen Superdibisioa Leka Enea-UCAM Cartagena 0-4 ERRUGBIA Euskal Liga Arratiko Zekorrak-Irun RT 21-10

Hilaren 26an elkartuko dira 1961an jaiotakoak. 12:30ean meza egingo dute Madalena ermitan, eta 14:00etan bazkarira joateko autobusa hartuko dute Zumardian. Izena emateko 3035 0011 21 0111244490 kontu zenbakian (Euskadiko Kutxa) 60 euro sartu behar dira...

Allerruren gizonezkoen bi futbol talde nagusiek bolada berberarekin jarraitzen dute, lehen taldeak txarrarekin eta bigarrenak onarekin. Allerru Bk Erregional Lehen Mailako taldeak bigarren postuan sendo jarraitzen du. Pasa den larunbatean Touring Bri i...

Herriko zortzi ikastetxetako 3.583 ikasle hondakinen gaia aztertzen aritu dira 2010-2011 ikasturtean, eta ekainean Udalbatzari ondorioak eta zenbait proposamen aurkeztu ondoren, gaur jaso dute erantzuna. Julen Mendoza alkateak jakinarazi die eurek aurk...

Aracaladanza dantza konpainiak Nubes lana eskainiko du larunbatean Amaia Kultur Zentroan, 17:00etan hasita. Nubes Rene Magritte artista belgikarraren bizitzan oinarritutako ikuskizuna da. Irudimen handia zuen margolari belgikarra zen René Magritte. Bere margolanetan ezinezko gauzak agertzen ziren: sagar erraldoia, gizonen euria, behatz eta hatzazkalak zituzten zapatak… eta lainoak, lainoak behin eta berriz ageri ziren bere lanetan. Magritteren mundu irudimentsu horretan oinarritzen da Aracaladanzaren Nubes lan hau. Dantza, musika eta gauzak elkartzen dituen ikuskizun ederra. Ametsetan bezala, irudimenak ez du mugarik ikuskizun honetan, lainoetan egotea bezala da! Dantza alorrean erreferentzia Enrique Cabrerak sortu zuen 1994. urtean Aracaladanza konpainia, eta ordutik dantza eta arte eszenikoen alorrean erreferentzia saihestezina bihurtu da konpainia honen lana. Heldu, gazte zein umeentzat egindako lanek arrakastaz bete dituzte mundu osoko antzokiak. Nubes ikusgarria Madrilen estreinatu zen 2009an, eta sariak bata bestearen atzean etorri dira: Dantza ikuskizun onenaren Feten saria 2010ean, ume ikuskizun onenaren Max saria 2011an, e.a. Sarrerak dagoeneko salgai daude ohiko lekuetan.Ikuskizunaren egunean ere txarteldegia irekiko dute, saioa hasi baino ordubete lehenago. Sarrera orokorrak 6,60 euroko kostoa du.

Emi Lopetegi margolari irundarrak erakusketa ireki zuen atzo Euskadiko Kutxak Colon pasealekuan duen aretoan. Azken urteotako lanak hautatu ditu Lopetegik, besteak beste, paisaiak eta bodegoiak. Arratsaldean inauguratu zuten eta hilaren 20a arte bisitatu daiteke. Goizez aurkezpena egin zuten, Lopetegi bera eta Irungo Udaleko Kultura ordezkari Belen Sierra bertan zirela. Emi Lopetegi margolari amateurra da, pintzelak eguneroko lanaren ondotik hartzen dituena. “Margotzea gustatzen zait eta ondo sentitzen naiz margotzen dudanean”, azaldu zuen atzoko arkezpenean. Formakuntza Irungo Pintura Akademian jaso du; Javier Sagarzazu artista hondarribiarra izan da bere maisua. Azken urteotako lanetako batzuk lehiaketetan hautatuak izan dira, esaterako, Zumarraga, Donibane Lohizune eta Adour Bidasoa lehiaketetan. Hain zuzen ere, Eli Lopetegiren lan bat ikus daiteke Amaia KZko Adour Bidasoako erakusketan. Kolore biziko lan figuratiboak Euskadiko Kutxarako prestatu dituen lanak azken bi urteetan egindakoak dira. Batez ere lan figuratiboak dira, Belen Sierra ordezkariak azaldu zuenez: «Bere margoa figuratiboa da: paisaiak, itsas gaiak, hiriak… Bere ingurua margotzea gustatzen zaio. Erakusketa honetan Donostiako koadro asko ikus daitezke, Donostiak bereziki erakartzen baitu». Lopetegik berdin berdin erabilzen ditu pintzela zein espatula, eta hainbat teknika baliatzen ditu nahi dituen emaitzak lortzeko: lausodurak, lixatzeak, etabar. Orohar, kolore biziak maite ditu, eta horiek lortzeko tonoen arteko kontrasteak eta dekoloratzeak erabiltzen ditu. [...]

FUTBOLA Akitaniako Liga Hendaye Eglantins-Lons 1-2 ERRUGBIA Federale 2 Maila, 8. multzoa Aramits-Hendaye Eglantins (atzeratuta) ESKUBALOIA Dep. Txapelketa (gizonak) Stade Hendayais-Lasseube 35-17 Dep. Txapelketa (emazteak) Stade Hendayais-Lagunak 41-17

Herritar askok ezagutuko dute udaletxeko pleno aretoan dagoen murala. Valeriano Lezeta Gabarain Errenteriako historiaren gaineko alegoria lan horren egilea da, eta duela gutxi hil da. “Mural hori margotzeak, zalantzarik gabe, Errenteriako udaletx...

Ama Guadalupekoako judokek erakustaldi paregabea eskaini zuten larunbatean Kadete Mailako Nazioarteko XX. Ama Guadalupekoa Judo Txapelketan. Lidia Yarzak urrezko domina eskuratu zuen, Iker Oteguik zilarrezkoa, eta Amets Sarasuak brontzezkoa. Martxel Eizaguirre bosgarren sailkatu zen eta horrela, Espainiako txapelketan lehiatzeko puntu garrantzitsuak lortu zituzten hondarribiarrek. 300 judoka inguru bildu zituen txapelketak Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Maila altuko txapelketa izan zen, eta Espainiako judokez gain, Frantziako, Italiako, Portugalgo, Andorrako, Rumaniako eta Georgiako judokak lehiatu ziren Jostaldiko lau tatamien gainean. Ohikoa den bezala, txapelketan eskuratutako emaitzak Espainiako Txapelketarako puntuagarriak dira. Euskal Herrian egiten den maila horretako txapelketa bakarra da etatxapelketa horren barruan zortzi proba egingo dituzte guztira. Bederatzi judoka Hondarribitiko Ama Guadalupekoa taldetik larunbatean parte hartu zuten judokak bederatzi izan ziren: Oier Goikoetxea, Andoni Gorrotxategi, Iñaki Lekuona eta Alberto Mitxelena 50 kilotan; Jon Gainza 55 kilotan; Iker Otegi 60 kilotan; Martxel Eizagirre 73 kilotan; Amets Sarasua 70 kilotan, eta Lidia Yarza 70 kilotan. Hondarribiko taldeak baja garrantzitsuak izan zituen larunbateko lehian: Angel Bermejo eta Enara Sagarzazu.

Biriatuko San Martin besten barruan gerletako beteraneoan aldeko ekitaldiak antolatu dituzte ostiralerako. 09:45ean oroimenezko ekitaldia eginen dute Hildakoen Monumentoan, eta ondoren beteraneoen meza ospatuko dute, elizan.

Irungo Udaleko Berdintasun Sailak autodefentsa ikastaroa antolatu du hilaren 18rako eta 19rako Ikust Alaia udal liburutegian eta Artaleku kiroldegian. Irunen erroldatutako 14 urtetik gorako neskei zuzenduta dago. Ikastaroa egiteko interesa duten emakum...